Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

Doktorego tesia

Doktorego tesia ikerketako lan originala izango da, doktoregaiak egina, matrikulatutako doktoregoko programaren beraren ezagutza arloan. Tesia gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzi eta defendatu ahalko da.
 
Defentsarako tramiteak

  • Doktoregoko tesia amaituta, doktoregaiak, tesi zuzendariaren berariazko bermearekin, arrazoitutako ebaluazio txostenaren bidez, Programako Ikasketa Batzordearen baimena eskatuko du, defentsarako tramiteekin hasteko.
  • Programako Ikasketa Batzordeak bi txosten arrazoitu eskatuko dizkie tesiko ezagutza arloan ikerketa esperientzia egiaztatua duten doktoreei. Txosten horiek egiteko epea –txosten horiek berariaz bermatu beharko dute tesia defendatzeko hurrengo urratsa– ez da bi hilabete baino luzeagoa izango.
  • Jasotako ebaluazio txostenak edo doktoreek aurkeztutako oharrak kontraesankorrak badira, Programako Ikasketa Batzordeak ebaluazio txosten berriak eskatu ahalko dizkie tesiaren ezagutza eremuko doktore adituei.
  • Modu paraleloan, doktoregaiak Idazkaritza Orokorrean gordeko ditu honako hauek: eskatzen diren tesiaren aleak, koadernatu gabeak (bai eta euskarri elektronikoan ere), data zehaztuta eta doktoregaiak eta tesi zuzendariak sinatuta; edukiaren laburpena, euskarri elektronikoan, datu baseetan eta gordailutegi instituzionaletan sartzeko; eta curriculum vitaearen behar beste kopia.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
  • Tesiaren ale bat DIRSen bulegoetan jarriko da ikusgai, elkarren segidako bi aste naturalez eta hamar egun baliodunez, Deustuko Unibertsitateko edozein doktorek aztertzeko modua izan dezan eta, nahi izanez gero, egoki deritzen ohar idatziak igortzeko DIRSen Doktorego Batzordeari. Horretarako, DIRSek Deustuko Unibertsitateko doktore guztiei jakinaraziko die doktoregoko tesia jaso duela eta jendaurrean jarriko dela; horretarako, gordailutegian dagoela jakinaraziko zaio jendeari, besteak beste, Intraneteko jakinarazpenen bidez.
  • Gordetzeko epea tesia Idazkaritza Orokorrean aurkezten den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da, eta tramitaziorako behar diren betekizun guztiak bete ondoren.
  • Bere kasuan, tesiaren alearekin batera, doktore tituluan Nazioarteko Aipamena eskuratu ahal izateko eskaera aurkeztuko da, araudi honen 15. artikuluan zehaztu den bezala.
  • Jasotako txosten guztiak kontuan hartuta, eta gordetzeko epea bete ondoren, Programako Ikasketa Batzordeak eskaeraren aldeko ebazpena eman ahalko du eta DIRSen Doktorego Batzordeari proposatu ahalko dio defentsarako tramiteak hasteko baimena edo ukapena. Ebazpenak, defentsa egitearen kontrakoa bada, arrazoitua izan beharko du. Programako Ikasketa Batzordeak doktoregaiari, bestalde, tesian aldaketak edo hobekuntzak sartzeko eskatu ahalko dio, bai eta defentsarako aurkezpena atzeratzeko ere, harik eta aldaketa horiek egin arte.
  • DIRSen Doktorego Batzordeak, jasotako txosten guztiak kontuan hartuta, tesia jendaurrean egoteko epean jasotako alegazioak barne, defentsarako tramiteak hasteko baimena emango du edo ukatu egingo du, arrazoitutako kontrako ebazpenaren bidez. Ebazpena Programako Ikasketa Batzordeari jakinaraziko zaio, bai eta doktoregaiari ere, eta, doktoregaiari aldaketak edo hobekuntza osagarriak eskatu ahalko zaizkio. Kasu horretan, doktoregaiak Idazkaritza Orokorrean ale bat eta laburpen laburra aurkeztu beharko ditu, egindako aldaketekin, defentsarako baimena emateko betekizun gisa.