Programa hau Ingeniaritzako master bat duten eta ikerketari ekin nahi dioten ingeniarientzat da, I+G+b-ko berariazko gaitasunak garatu nahi dituztenentzat, Informatikan, Industria Ingeniaritzan edo Telekomunikazioan.
Programak hainbat ikerrarlo jorratzen ditu:
- ingurumen adimena, etorkizuneko Internet
- IKTen aplikazioa hezkuntzan
- seinaleen analisia gaixotasunak diagnostikatzeko
- jolasak terapia gisa edo telemedikuntza
- segurtasun digitala
- datuen prozesatze masiboa
- adimen artifiziala, garraio adimenduna
- ekoizpen prozesuen optimizazioa
- analisi genomiko eta proteomikoa
- energiaren kudeaketa
- ingurumena
- jasangarritasuna edo teknologia garbiak
- edo hornidura kateko lankidetza eta berrikuntza
Programaren zuzendaria Diego López de Ipiña doktorea da.