Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Doktoregoko matrikula

Lehenengo matrikula

Noiz egin dezaket matrikula?

Onarpen gutunean dago adierazita zein den esleitutako matrikula epea.

Esleitu zaizun epe horretan matrikula egin ezin baduzu, jar zaitez harremanetan Idazkaritza Orokorrarekin epea amaitu baino lehen. Epe hori amaituta matrikularik egin ezik eta Idazkaritzarekin harremanetan jarri ezik, plazari uko egin zaiola ulertuko da eta toki hori beste ikasle batentzat geldituko da.

Nola egin eskaera?

Matrikula posta bidez egin dezakezu dokumentazio guztia konpultsatuta eta onarpen-gutunean esleitutako epean bidali beharko dute doktoregoa ematen den campuseko idazkaritza nagusira. 

Matrikula aurrez aurre egitea nahiago izanez gero, aurrez hitzordua eskatuta egin beharko duzu.

COVID-19ak eragin duen osasun egoerari lotutako ohar garrantzitsuak:

  • Errespeta itzazu osasun agintariek zehaztu dituzten segurtasun eta higiene eskakizunak eta gomendioak (maskarak erabiltzea, gel hidroalkoholikoa, etab.).
  • Ezin izango da pertsona bat baino gehiago sartu; ikasleak berak edo baimendutako pertsonak baino ezin izango du sartu.
  • Ahal den neurrian, matrikula egiteko saihestu hitzorduaz bestelako joan-etorriak. Edozein zalantza izanez gero, telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidal dezakezu. Harremanetarako datuak dokumentu honen amaieran dituzu.
  • Alferrikako joan-etorriak saihesteko, aldez aurretik egiaztatu dokumentazio guztia duzula eta eskatutako moduan dagoela.
  • Edukiera mugatua denez, garrantzitsua da matrikula egiteko esleitu zaizun hitzordua errespetatzea.
  • Ekarri zure boligrafoa matrikularen egiaztagiria sinatzeko.

Nola eskatu aurretiko hitzordua?

Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula inprimakiak eta jarraibideak eskuratzeko moduari buruzko informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzu: https://estudiantes.deusto.es/login. Aurretiko hitzordua eskatu ahal izateko, @opendeusto.es helbide elektronikoa izan beharko duzu. Posta elektronikoz jasoko dituzu helbidea lortzeko jarraibideak.

Matrikula onarpen-gutunean ezarritako epean egin behar da. Jarritako epean egin ezin bada, Idazkaritza Orokorrarekin jarri behar da harremanetan epea amaitu baino lehen.

Inprimakiak eta dokumentazioa

Inprimaki eta argibideak 


Tutoretzako eta ikuskapeneko dokumentu-konpromisoa

Gogoan izan hautagaiak matrikula egiten duenean Tutoretza eta Ikuskapenerako Dokumentu Konpromisoa sinatu beharko duela.

Tutoretzako eta ikuskapeneko dokumentu-konpromiso inprimakia

Dokumentu Konpromisoa orri bakoitzean sinatuko dute programa-koordinatzaileak, zuzendariak (edo zuzendariak, hala badagokio) eta tutoreak (halakorik balego), izendatuak direnean.

Garrantzitsua: jatorrizko sinadurak bakarrik onartuko dira.
 

Matrikula berriztea

Doktoregoko ikasketetan, datorren ikasturteko matrikula online uztailan berrituko da. Data zehatzak erabakitzeke daude.

Epeak eta sarbidea Ikaslearen Estranetean, “Nire matrikula” atalean.

(Ez kontuan hartu ikasketak amaitu dituztenentzat, geldialdi epea baimendu zaienentzat edo ikasketetatik kanpo gelditu direnentzat)

Doktorego tesia erregistratzea

Bigarren urteko matrikula egiteko, ezinbestekoa da Ikerketa Plana gainditzea eta doktorego tesia erregistratzea.

Erregistroa egiteko epeak:

  • Ikerketa Plana lehenengo deialdian gaindituz gero: datak erabakitzeke daude. 2020ko uztailaren 17tik irailaren 16ra
  • Ikerketa Plana bigarren deialdian gaindituz gero: 2021eko otsailaren 15etik martxoaren 15era arteko epean.

Doktorego-tesia erregistratzeko eskaera jaitsi

Tesia erregistratzeko eskaeraren tramitea egiteko, behar bezala onartuta aurkeztu beharko da (ez du balio posta elektronikoz bidalitakoak). Erregistratu gabe geratuz gero, ofizioz deuseztatuko da baldintzadun matrikula eta Doktorego Programatik kanporatzea ekarriko du.