Onarpen gutunean dago adierazita zein den esleitutako matrikula epea. Esleitu zaizun epe horretan matrikula egin ezin baduzu, jar zaitez harremanetan Idazkaritza Orokorrarekin epea amaitu baino lehen. Epe hori amaituta matrikularik egin ezik eta Idazkaritzarekin harremanetan jarri ezik, plazari uko egin zaiola ulertuko da eta toki hori beste ikasle batentzat geldituko da. Matrikula posta bidez egin dezakezu dokumentazio guztia konpultsatuta eta onarpen-gutunean esleitutako epean bidali beharko dute doktoregoa ematen den campuseko idazkaritza nagusira. Matrikula aurrez aurre egitea nahiago izanez gero, aurrez hitzordua eskatuta egin beharko duzu. COVID-19ak eragin duen osasun egoerari lotutako ohar garrantzitsuak: Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula inprimakiak eta jarraibideak eskuratzeko moduari buruzko informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzu: https://estudiantes.deusto.es/login. Aurretiko hitzordua eskatu ahal izateko, @opendeusto.es helbide elektronikoa izan beharko duzu. Posta elektronikoz jasoko dituzu helbidea lortzeko jarraibideak. Matrikula onarpen-gutunean ezarritako epean egin behar da. Jarritako epean egin ezin bada, Idazkaritza Orokorrarekin jarri behar da harremanetan epea amaitu baino lehen. Gogoan izan hautagaiak matrikula egiten duenean Tutoretza eta Ikuskapenerako Dokumentu Konpromisoa sinatu beharko duela. Tutoretzako eta ikuskapeneko dokumentu-konpromiso inprimakia Dokumentu Konpromisoa orri bakoitzean sinatuko dute programa-koordinatzaileak, zuzendariak (edo zuzendariak, hala badagokio) eta tutoreak (halakorik balego), izendatuak direnean. Garrantzitsua: jatorrizko sinadurak bakarrik onartuko dira.Noiz egin dezaket matrikula?
Nola egin eskaera?
Nola eskatu aurretiko hitzordua?
Inprimakiak eta dokumentazioa
Tutoretzako eta ikuskapeneko dokumentu-konpromisoa