Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 14Donostiako Campusa

Zuzenbideko eta Komunikazioko 4. mailako Paula del Barrio ikasleak Legal Today-n idatzi du influencer-en fiskalitateaz

Paula del Barrio Torresek, Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitzeko 4. mailako ikasleak, Legal Today blogean idatzi du influencer-en fiskalitateari buruz eta azaltzen du edukien sortzaileak Interneten, plataformen eta gizarte sareen munduko profesionalak direla eta, edozein langilek bezala, tributuak ordaintzen dituztela, berdin dio zein adin duten.


Artikuluak jasotzen duenez, XXI. mendeko haur eta ez hain haurren ametsetako lanbide honetan dihardutenak (youtuber edo influencer) era profesionalean aritzen dira edukiak argitaratzen Youtube, Twitch edo Instagram bezalako plataformetan. Bideoak milioika bisitari izatera heldu daitezke eta pantailetan erakusten dituzten elastikoa eta jokoa biharamunean erreklamo bihurtzen dira eta diru pila ikaragarria mugitzera iritsi daitezke. Interneten dirua irabazteko bide berriok benetako burukomin bihurtu dira Ogasunarentzat, konplexua baita edukien sortzaile horien diru-sarrerak kalifikatzea. Horrek guztiak zenbait galdera planteatzen ditu: Zelan ordaintzen dituzte zergak influencer-ek Espainian? Berdin da bizilekua eta egoitza fiskala?

Edukien sortzaile izan nahi duten guztiek argi izan behar dute lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) gainditutakoan, alta eman beharko dutela Gizarte Segurantzan autonomo gisa (Adi, horretaz ez baitu inork abisatzen!).

Berdin da bizilekua eta egoitza fiskala?

Espainiar legea aplikatzeko eta Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak eskumena eduki dezan, ziurtatu behar dugu zerga egoitza Estatu Espainiarrean dagoela. Ondorio fiskaletarako, egoitza da zergaduna urtean 183 egun baino gehiagoan bizi den tokia eta jarduera eta interes ekonomikoen gunea. Hori dela eta, izan liteke bizilekua eta egoitza bat ez etortzea.

Zelan ordaintzen dituzte zergak influencer-ek Espainian?

Eskatu faktura!

Zerga Administrazioko Espainiako Agentziaren V 1417-20 kontsultaren arabera, influencer-ek BEZaren atxikipen fiskala egin behar dute baita BEZaren legean jasotako eginbehar guztiak bete ere, fakturak ematea edo kontularitza eramatea, besteak beste.

Hala egin behar dute, enpresaburuak direla ulertzen baita, “zerbitzu jakin batzuk ematean ordain bat jasotzen dutelako”. Gainera, zehazten du zerbitzu horiek ohikoak izan ala ez izan ez dela garrantzizkoa zerga aplikatzeko orduan, merkatuan parte hartzeko borondatea baitago (noizean behin bada ere).

Edukien sortzaileek, autonomo guztiek bezala, fakturak egin eta bezero guztiei BEZa jasanarazi behar diete. Gainera, faktura bakoitzean % 15eko edo % 7ko (lehenengo urtean) atxikipena egin behar dute, aktibitatea irudi eskubideen lagapentzat jotzen ez bada. Kasu horretan, portzentajea % 24koa da.

Edukiak argitaratu jarduera ekonomiko gisa

Alde batetik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ondorioetarako, jarduera ekonomikoa da bideo bat Youtubera igotzea merkatuan esku hartzeko; hala ere, pertsona fisiko baten bidez eginez gero, salbuetsita geratuko lirateke.

Bestetik, PFEZari begira, bistaratzeen bidez jasotako diru-sarrerek jarduera ekonomikoen errendimendu gisa ordaindu behar dute (35/2006 legearen 27. art.) eta atxikipena egin beharko dute.

Neurriak badu garrantzia


Normalean, bistaratzeen, harpidedunen, kliken kopuruak eta beste faktore batzuek eragiten dute diru-sarreretan. Diru-sarrerak hilean 300 euro ingurukoak badira, PFEZ zero tipoan ordaindu beharko dute, 5.500 euroko gutxienekoa gainditzen ez dutenez.

Kopuru handiagoa sortzen duten kanal handiagoei, urteko diru-sarreren arabera, PFEZen tramu bat aplikatuko zaie, % 15etik % 52ra bitartean autonomia erkidego batzuetan. Jakina, youtuberrik arrakastatsuenek pilatzen dituzten milioika harpidetzak eta bisitak direla eta, eskalaren azken tramuan agertzen dira (urtean 300.000 eurotik gorako diru-sarrerak).

Ezustekoa duen oparia

Batzuetan, markek doan bidaltzen dizkiete produktuak influencer-ei, produktu horien publizitatea egin dezaten. Horregatik, ezin dugu ulertu opari soil bat direnik. Ogasunak gauzazko lansaritzat jotzen ditu eta hala agertu behar dira errenta aitorpenean, merkatuan duten balioa kontuan hartuta. Gainera, beste edozein ordainsariren kasuan bezala, atxikipena egin behar da.

Nire ume youtuberrak, botoa eman ezin duen arren, zergak ordaintzen ditu?

Ogasunaren eskuetatik ez du inork ihes egiten. Adinez nagusi izatea ez da baldintza zergak ordaintzeko, edonork eman dezake alta jarduera ekonomikoan, telesail, film edo publizitateko iragarkietan agertzen diren umeek bezala. Baldintza bakarra guraso edo tutoreen baimena da.

Post osoa hemen