Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko maiatzak 11Donostiako Campusa

Xabi Prieto izango da Deusto Campus Kirolakek bultzatutako “…ezagutzen” programaren lehen gonbidatua

Asteartean, maiatzaren 11ean, hasiko da Deusto Campus Kirolakek bultzatutako “…ezagutzen” programa. Unibertsitateko ikasleek osatutako sortzaile-talde berriaren laguntzaz eta Imanol Artola Deustuko Unibertsitateko ikasle ohi eta komunikatzaile profesionalaren parte-hartzeari esker sortu da. Lehenengo gonbidatua Xabi Prieto izango da eta elkarrizketa maiatzaren 11ean ikusi ahal izango da 22.15etan Deustuko Unibertsitateko YouTube kanalean.

Saio honen helburua kirolaren munduko pertsonaia ezagunak hurbilago eta pertsonalago ezagutzea da. Hainbat kirol-diziplina eta -esparrutako kirolariak gonbidatuko eta elkarrizketatuko dira. Elkarrizketa Imanol Artolak egingo du, baina unibertsitateko komunitateak galderak proposa ditzake.

Lehenengo gonbidatuak ez du aurkezpenik behar, oso kirolari ezaguna eta maitatua baita:

Xabi Prieto 1983ko abuztuaren 19an jaio zen eta 15 denboralditan Real Sociedad taldeko jokalaria izan da. Bertako kapitain izatera iritsi zen, 532 partidatan jokatu zuen eta guztira 74 gol sartu zituen.

Bere bertuteetako bat jokatzeko era teknikoa izan da. Haren ezaugarri nagusiak regatea eta paseak ziren. Horrela, hainbat denboralditan zehar Espainiako Ligako jokalari onenen artean egon zen. Penalti-jaurtitzaile bikaina izateagatik ere ezaguna izan da, 26 jaurtiketetatik 25 puntu lortu baitzituen.

Bere futbol ibilbidean zehar, beste talde batzuen eskaintzak jaso izan arren, beti erakutsi zuen bere koloreekiko leialtasuna eta hasieratik bere etxea izan den errealean erretiratu zen. Berak esan zuenez: “Nire ametsa ez zen futbolaria izatea, nire ametsa Realean jokatzea zen”.


Imanol Artola Altuna, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohia eta Euskal Filologia graduduna, programaren aurkezle eta elkarrizketatzailea izango da. Komunikazio arloan lan esperientzia zabala du: Euskadi Irratiko eta Euskal Telebistako aurkezlea izan da, arlo ezberdinetako ekitaldiak aurkeztu ditu (kultura, kirola, empresagintza, etab.), eta Aldapeta Maria Ikastetxeko irakaslea eta itzultzailea da.