Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urriak 14Donostiako Campusa

Rusticaek eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Turismo graduko prestakutza dualerako

Deustuko Unibertsitateak eta Rusticaek, nazioartean ospe handia duen markak, 15 herrialdetako 300 boutique hotel, landetxe eta apartamentu baino gehiago ordezkatzen dituenak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Deustuko Unibertsitateko Turismo Graduko Hotelen Kudeaketa dualeko parte-hartzaileek (ikasleek) proiektu bat garatuko dute esparru digitalean, bidaiari gazteenen artean turismo-sektorea ostatu berezietan sustatzeko.

Rusticaerekiko kooperazio dual horrek talentu goiztiarra lortzea errazten du, errealitate global aldakor eta zorrotz batera egokitzeko moduko estrategietara bideratzeko, baina baita ikerketa- eta analisi-harreman bat izatera ere, non hainbat ezagutzek turismo-sektorea berritzen jarraitzeko erronka gehitzen duten.

Deustuko Prestakuntza Dualeko Ereduaren arabera, prestakuntza duala, erakundearen eta Unibertsitatearen artean kodiseinu, kojarraipen eta koebaluazio bat dagoen ikaskuntza-prozesu bat da. Hori, lurraldeko ekosistemako eragileekin lankidetzan egiten da. Erakundeko eta Unibertsitateko bideratzaileak Deustuko Prestakuntza Duala Bideratzeko Eskolan trebatzen dira, beraien rola modu egokian egin ahal izateko.

Parte-hartzailea ikasketa prozesuaren erdian kokatzen da, une oro erakundeko eta unibertsitateko bideratzaileak lagunduta. Parte-hartzaileak pertsonalki eta profesionalki eraldatzailea izango den ikasketa-prozesu bat bizitzeko aukera izango du, horretarako bereziki diseinatutako espazio eta egoeretan.

Parte-hartzaileek lehen pertsonan bizi dute ikaskuntza-prozesu hori, benetako proiektuetan aldi berean, ikasiz eta lan eginez, eta campusean kokatutako espazioetan eta erakunde laguntzaileetan jardunez, Prestakuntza dualeko Deustu Eredua jarraituz eta aplikatuz.