Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 26Bilboko Campusa

Ikaskuntza-Zerbitzua Unijes-en instituzionalizatzeko proiektua

Aurtengo urtarrilean "Ikaskuntza-Zerbitzuaren instituzionalizazioa Unijesen" izeneko proiektua garatzen hasi dira, Porticusek onartuta dago, eta 2022ko abenduan amaituko da. Porticus fundazioak Unijes sareari proiektu bat finantzatzea onartzen duen lehen aldia da, sareko hainbat ikastetxe aurretik finantzatu dituen arren.


Proiektu honen helburua Unijesen Ikaskuntza-Zerbitzua (IZ) instituzionalizatzea da, horretarako baterako ekimenak inplementatuko dira eta jarraipena egingo da (jarduerak, prestakuntzak, inpaktu-tresnen garapena, sareko lana), eta sareko lana ere indartuko da.


Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia ikaskuntza prozesuak eta komunitateari zerbitzua emateko prozesuak uztartzen dituen proiektua da. Proiektu horretan, parte hartzaileek gaitasunak garatzen dituzte inguruneko benetako beharren gainean lan eginda, hura hobetzeko helburuarekin.


Unijeseko ikastetxeak ikasleentzako Ikaskuntza-Zerbitzua programak ezartzen hasi zirenetik (lehenengo zentroa Deustuko Unibertsitatea izan zen 2001ean), aurrerapen esanguratsuak egin dira ikasleen hezkuntza gizarte konpromisoarekin lotzen duen unibertsitate kulturan aurrera egiteko. Hala, hainbat ekimen garatu dira, ikasteko prozesua, gizarteari emandako zerbitzua eta kontzientzia etikoa nahita uztartzen dituztenak, eta horrela proiektu honen abiapuntua ezartzen dute.


Testuinguru horrek aukera ezin hobea eskaintzen du lan koordinatua hobetzeko eta Unijes sarean Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia instituzionalizatzeko elkarrekin aurrera egiteko, eta, aldi berean, proiektua ezartzean aurrean izango diren erronkei erantzuna emateko:


- Unijeseko zentroek egindako Ikaskuntza-Zerbitzua esperientzia arrakastatsuak kontuan hartuta.
- Parte-hartzaileen (irakasleak, ikasleak, gizarte-erakundeetako teknikariak) bileretarako, denen hausnarketak eta jardunbide egokiak partekatzeko espazioak sortuta.
- Prestakuntza prozesuak, irakaskuntza jarduerak eta ikerketa ildoak partekatuta.
- IZ jarduerek eragileengan (ikasleak, gizarte-erakundeak,...) duten inpaktua ezagututa.
- Unijes zentro bakoitzean IZ instituzionalizatzeko prozesuan aurrera eginda.
- Elkarlana erraztuko duen egitura koordinatua izanda.