Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Vulcanus Japonian

VULCANUS IN JAPAN programa 1997an jarri zen abian eta hirugarren mailatik gorako edo graduondoko ingeniaritzako edozein adarretako ikasleentzat da, ingeleseko maila bikaina edukiz gero. Europar Batasuneko ingeniaritzako industriako praktikak egitean datza. Irailean hasi eta hurrengo urteko abuztuan amaitzen da, EBko estatu kideetako ikasturtera doitzeko.

Astebeteko mintegi bat izaten da Japonian, 4 hilabeteko japonierako ikastaro trinko bat, eta 8 hilabeteko praktikak japoniar enpresa batean.

Programaren helburuak dira japoniar enpresa liderretan erabiltzen diren teknologiarik aurreratuenen gamak ikastea. Japoniera ikastea, japoniar kultura preziatzea eta ulertzea eta lanbideko etorkizun ona jorratzea.

Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Harrerako enpresak emango die ostatu 12 hilabeteetan. Hizkuntza ikastaroak eta mintegia Industria Lankidetzarako EB-Japonia zentroaren ardura izango da.

Deustuko Unibertsitateak ez ditu beka hauek kudeatzen, ikasleak berak bildu beharko du informazioa eta eskaera egin.

 

Informazio gehiago