Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

FPI-Deusto Laguntza Programa

FPI-Deusto Laguntza Programa


Programaren helburua eta laguntzen kopurua

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, DUko doktoregoko-programen esparruan, DUko ikerketa-lanei emango zaien laguntzen bidez.

2020ko deialdian doktorego aurreko 13 laguntza emango dira gehienez. Horretarako kontuan hartuko dira eskatzaileen curriculumen kalitatea, zein doktorego programatan bilduta dauden, zein ikerketa-proiektu proposatzen duten eta zein neurritan datozen bat proiektuok haiek atxikiko diren ikerketa-taldeetako programa  eta planetako ikerrildoekin, baita zein diren DUko ikerketa-politikak dituen lehentasunak ere.

 

2020ko deialdiko laguntzak bi test motarentzat izango dira:

  • Nazioarteko aipamena duten edo nazioarteko tutoretza partekatua duten tesiak: 99/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, nazioarteko aipamena duen tesia edo nazioarteko tutoretza partekatua duen tesia egiteko konpromisoa hartzen duten hautagaientzat.
  • Beste entitate (enpresa edo erakunde) batzuekiko lankidetza hitzarmenak araututako tesiak (transferentziako doktoregoa). Deustuko Unibertsitatearen araudiaren arabera (Abenduaren 13io 6/2016 Erabakia, 64. DUAO), Gizarterako transferentziari buruzko Doktoregoko titulu propioa izateko tesia egin nahi duten hautagaientzat. Laguntza horiek jaso nahi dituzten hautagaiek beren doktorego-tesien proposamenak aurkez ditzakete. Tesi horiek Deustuko Unibertsitateaz kanpoko erakunde batekin lankidetzan definituta egon beharko dute eta, horrenbestez, kanpoko erakundeko harremanetarako pertsona identifikatu beharko da eskabidea egitean.


Onuradunak

Laguntza horien onuradunak izango dira, DUko doktoregoko ikasketa ofizialen bidez, prestakuntza eta espezializazio zientifiko eta teknikoko jardueretan parte hartu nahi duten goi mailako tituludunak, onartuak izateko baldintzak betetzen dituzten eta DUko doktorego programetako batean ezarritako profilaren barruan sartzen diren goi mailako tituludunak.

Ezinbesteko baldintza izango da eskatzailea DUko doktoregoko programa batean onartua izatea edo matrikulatuta egotea, bere tesi-proiektua Eusko Jaularitzak eta/edo DUk onetsitako ikertalde bat egiten edo prestatzen ari den ikerketa proiektu baten barruan kokatzea, eta eskaerak ikertalde horretako ikertzaile nagusiaren oniritzia izatea. 

Eskaera horretan, taldeko ikertzaile nagusiak onartua, hautagaiak aipatutako bi tesi motetatik zein egiteko konpromisoa hartzen duen zehaztuko da. 


Eskaera onarpen epea: 2020ko maiatzak 8ko 23:59ak baino lehen (Espainia, GMT+1)

Argibide gehiago jaso nahi duenak: ayudas.fpi@deusto.es

 

Deialdia osorik irakurri


Eskaera orria