Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz, unibertstate honetako ikasleek ere har ditzakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen hobariak.

Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskudibe hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera.

Eskabideak hurrengo baldintzak betetzen dituztenek aurkez ditzakete:

  • Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea.
  • Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
  • Ikasleak %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek % 65ekoa edo gehiagokoa.
  • Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea.

Informazio gehiago Unibertsitateko Idazkaritza Orokorran - Gradua / Idazkaritza Orokorra - Graduondoa.