Epea
2021ko Ekainaren 15era arte
Beka eskaera esteka honetan bete behar da eta eskatzen den dokumentazioa gehitu.
Beka eskaera
Formularioa betetzeko zailtasunen bat duten ikasleek posta elektroniko bat idatz dezakete becas.bilbao@deusto.es helbidera gertatzen dena esanez.
Informazioa eta inprimakiak
Informazio gehiago Deustuko Unibertstateko Beka Zerbitzuan (bi Campusetan) eta Deusto Business Schoole (master.dbs@deusto.es – 94 413 9359)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Masterrerako sarbideko ikasketen espediente akademiko pertsonala (salbuetsita daude UDko tituludunak). Espedientean batez besteko kalifikazioa jasotzen ez bada (0tik 10erako eskalan), Masterrean sartzeko beharrezko ikasketei dagokien batez besteko kalifikazioaren ziurtagiria.
- Curriculum vitaea
- Beka Batzordeari zuzendutako motibazio gutuna. Bertan aurkeztuko dira zein diren beka behar izatearen arrazoiak eta zergatik uste duen eskatzaileak beka hori eskuratzeko hautagai egokia dela
- Administrazio-egoitzaren edo erroldaren ziurtagiria. Bertan etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko da.
- Familia unitateko kide konputagarri guztien azken ekialdeko PFEZ aitorpen osoaren fotokopia, edo aitorpenik ez dela egin egiaztatzen duen Ogasunaren agiria. PFEZ aitorpena aurkeztu beharrik ez duten familiako kide konputagarrien kasuan, ekitaldi horretako lan etekinen Ogasun Saileko egiaztagiria.
- Familia unitateak azken ekialdeko izan dituen diru-sarrerak baina PFEZ aitorpenean zehazturik ageri ez diren diru sarrera guztien ziurtagiriak (langabeziakoak, pentsioak, sustapen-fondoetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
- Dibortzio edo banantze egoeretan, jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua edo halakorik ez dela jaso egiaztatzen duen agiria.
- Eskatzailea egoera hauetako batean dagoela adierazten duen agiria:
- Familia ugariko kidea
- Legez kalifikatutako elbarritasuna
- Zurztasuna
- Familiaren independentzia ekonomikoko adierazpen dokumentua
Ikasle atzerritarrek aipatutako dokumentuen ordez euren bizilekuko dokumentu baliokideak ekarri beharko dituzte.
Dena dela, Zerbitzuak egoki deritzon dokumentazio guztia eska dezake.
Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskaera ukatu egingo da.