Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Business School Bekak - Aguirre Bizkaitar Fundazioa

Deusto Business School – Agirre Bizkaitar Fundazioaren Bekak

Deusto Business School - Agirre Bizkaitar Fundazioaren Beka programaren helburua da Deusto Business School-en Master ofizialak eskuratzeko ikasketa planak egiten ari diren ikasleek aukera berdintasuna izatea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango du, beka sistema baten bidez. Horrela, baliabide ekonomiko urriak dituzten eta ikasketetan errendimendu akademiko ona erakutsi duten ikasleek ikasketetan errazago sartzeko eta/edo irauteko modua izango dute.

Eusko Jaurlaritzako Beken Deialdi Orokorrean edo Hezkuntza Ministerioko Beken Deialdi Orokorrean parte har dezakete ere.

DBS-Agirre Bizkaitar Fundazioaren beka eska dezaketen Masterrak

  • Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra
  • Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterra
  • European and International Business Management Masterra
  • Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra
  • Finantzetako Unibertsitate Masterra
  • Master’s degree in Competitiveness & Innovation
  • Master’s degree in International Business

Hobaria

Graduondoko ikasketetarako DBS-Agirre Bizkaitar Fundazioa Bekak lehiaketaz esleituko zaizkie balorazioan puntuazio globalik altuena duten eskatzaileei, harik eta titulu bakoitzerako erabakitako beka kopurua osatu arte.

%20tik %40rainoko deskontua egiten da DBSko Unibertsitate Masterren (Kontu Ikuskaritzako Masterra salbuespen) matrikularen zenbatekoa (hasierako ekarpena eta aitorpen tasak salbuetsita, halakorik balego).

Deskontu horiek matrikula berriko kredituen gainean baino aplikatuko dira, ez ordea gainditu gabe dauden irakasgaien gainean.

Betekizunak

Baldintza orokorra

Eusko Jaurlaritzako Beken Deialdi Orokorrean edo Hezkuntza Ministerioko Beken Deialdi Orokorrean parte har dezakete.
Ezohizko egoerak, arautegi orokorean agertzen ez direnak, Beken Komisioak ebatziko ditu.

Baldintza akademikoak

Masterrera sartzeko titulazioaren ikasketa espedientean batez beste 10etik 6ko edo gehiagoko nota (edo baliokidea atzerriko tituluetan)

Horrez gain, aintzat hartuko dira curriculum vitae-a, masterra egiteko eskatzaileak azaltzen dituen motibazio akademikoak eta pertsonalak, eta Deustuko Unibertsitatearekin duen lotura.

Baldintza ekonomikoak

Ikusi Beken deialdia 

 

Aurkeztu beharreko agiriak, Noiz eta Non

Epea

2019ko Urtarrilaren 14tik Ekainaren 14ra arte

Beka eskaera:

  • Postaz bidal daiteke Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzura
  • Emailez becas.bi@deusto.es
  • Edo Beken Zerbitzura eraman, jendea hartzeko ordutegian

Informazioa eta inprimakiak

Informazio gehiago Deustuko Unibertstateko Beka Zerbitzuan (bi Campusetan) eta Deusto Business Schoole (master.dbs@deusto.es – 94 413 9359)

Inprimakiak 
 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Inprimakia
  • Masterrerako sarbideko ikasketen espediente akademiko pertsonala (salbuetsita daude UDko tituludunak). Espedientean batez besteko kalifikazioa jasotzen ez bada (0tik 10erako eskalan), Masterrean sartzeko beharrezko ikasketei dagokien batez besteko kalifikazioaren ziurtagiria.
  • Curriculum vitaea
  • Beka Batzordeari zuzendutako motibazio gutuna. Bertan aurkeztuko dira zein diren beka behar izatearen arrazoiak eta zergatik uste duen eskatzaileak beka hori eskuratzeko hautagai egokia dela
  • Administrazio-egoitzaren edo erroldaren ziurtagiria. Bertan etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko da.
  • Familia unitateko kide konputagarri guztien azken ekialdeko PFEZ aitorpen osoaren fotokopia, edo aitorpenik ez dela egin egiaztatzen duen Ogasunaren agiria. PFEZ aitorpena aurkeztu beharrik ez duten familiako kide konputagarrien kasuan, ekitaldi horretako lan etekinen Ogasun Saileko egiaztagiria.
  • Familia unitateak azken ekialdeko izan dituen diru-sarrerak baina PFEZ aitorpenean zehazturik ageri ez diren diru sarrera guztien ziurtagiriak (langabeziakoak, pentsioak, sustapen-fondoetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
  • Dibortzio edo banantze egoeretan, jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua edo halakorik ez dela jaso egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailea egoera hauetako batean dagoela adierazten duen agiria:
  • Familia ugariko kidea
    • Legez kalifikatutako elbarritasuna
    • Zurztasuna
    • Familiaren independentzia ekonomikoko adierazpen dokumentua

Ikasle atzerritarrek aipatutako dokumentuen ordez euren bizilekuko dokumentu baliokideak ekarri beharko dituzte.

Dena dela, Zerbitzuak egoki deritzon dokumentazio guztia eska dezake.

Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskaera ukatu egingo da.

Eskaeren ebazpena

Eskaeren ebazpena uztaileko lehenengo hamabostaldian egingo da. Aldeko ebazpenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, 2019ko uztailaren 15Etik aurrera, hautagaiek informazio hori matrikula egiteko ohiko epea amaitu baino lehen izan dezaten.