Eskatzaileak bizikidetza/familia unitatearen diru-sarrera guztiak justifikatu behar ditu.
Eskatzailea da eskaeran ematen den informazio ekonomikoaren arduradun eta bizikidetza familia unitateko diru-sarrera guztiak justifikatzeko agiriak aurkeztu behar ditu legez. Eskatutako laguntza ematea ukatu egin daiteke, bizikidetza/familia unitateak bizitzeko dituen bizibideak guztiz justifikatzeko aurkeztutako agiriak kontuan harturik, diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, aurkeztutako eskaera edo kanpoko beste ezaugarri batzuk ikusirik.
Inola ere ez da bekarik emango baldin eta aitortutako diru-sarrera guztiak (maileguak edo familiaren laguntzak edo beste pertsona batzuenak) ikasketen gastuetatik beherakoak badira, zehazki, matrikula eta ohiko etxebizitzatik kanpoko egonaldia.
Kasu bakoitzeko gertaera guztiak kontuan izanda, beka edo laguntza emateko beharrezko baldintzak faltsutzea edo gertaerak ezkutatu izana antzeman ahal izango da. Halakoetan, eskatutako beka edo laguntza ukatu egingo da eta beka emateko ebazpena aldatu edo dirua itzultzea erabakiko da.
Kide konputagarriak
Kide konputagarriak dira gurasoak, legezko tutoreak, eskatzailea eta azken horren 26 urtetik beherako neba-arreba ezkongabe guztiak, baldin eta familiaren etxean bizi badira.
Kide konputagarriak izango dira, halaber, 26 urtetik gorako neba-arrebak, familia unitatearen mendean bizi badira ekonomikoki, eta etxe berean etengabe bizi diren aurretikoak ere.
Kide konputagarriak dira, ezkontza bidez edo bizikidetzako beste eraren bat dela eta etxe berean bizi direnak. Horien errentak eta ondarea ere konputagarriak izango dira.
Eskatzaileak familiarengandik independentzia duela adierazten badu, ziurtatu egin beharko du egoera hori, beharrezko agirien bidez. Halako kasuetan kide konputagarri izango dira emantzipatuarekin batera etxe berean bizi direnak.
Hala ere, Beka Batzordeak, ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta, aztertuko du emantzipaziorik dagoen beka eskaeraren ebazpenaren ondorioetarako.
Famili errentak
Familiaren errenta hau da: bizikidetza eta/edo familia unitateko kide guztiek lortutako diru-sarrera guztiak. Azken urte naturaleko PFEZ aitorpenetatik aterako da. Honen emaitza izango da: ‘zerga oinarri orokorra’ + ‘aurrezkiaren zerga oinarria’ – ‘kuota likidoa’. Kontuan hartuko dira PFEZetik salbuetsita dauden diru-sarrerak ere. Eskatzailea ez den familia unitateko kideen kasuan, sostengatzaile nagusia eta haren ezkontide edo bikotekidea % 50 kontatuko dira.
PFEZ aurkeztu ez den kasuetan errenta zehazteko, kontzeptu guztiengatik lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lanaren errendimendukoak, langabeziako prestazioak, pentsioak, etab.) eta PFEZ bidez atxikitakoak eta gastu kengarriak kenduko dira.
Enpresa eta lanbide jardueren etekinak kalkulatzeko, benetako errentagarritasuna hartuko da kontuan eta ez fiskala.
Gurasoak legez dibortziatuta edo bananduta egonez gero, Eusko Jaurlaritzaren Beka Deialdi Orokorrean ikasturterako xedatutakoa aplikatuko da.
- Konpentsazio-pentsioa eta/edo mantenuko pentsioa zehazten duen hitzarmen arauemailea ezarri bada eta gurasoetako bat eskatzailearen ohiko etxebizitzan bizi ez bada, kontuan izango da hitzarmen horretan zehazten dena bizikidetza/familia unitateko diru-sarrerak kalkulatzeko, salbu eta kopuru horiek erreklamatzeko salaketa judiziala edo epaileren ebazpena badago.
- Hitzarmen arauemailean adierazten bada prestakuntzako aparteko gastuez guraso bakoitzak erdibana ordaindu behar dituela, eta gurasoetariko bat eskatzailearen ohiko etxebizitzan bizi ez bada, guraso hori bizikidetza/familia unitateko kide konputagarrien barruan zenbatuko da eta diru-sarreren % 50eko kenkaria aplikatuko zaio, salbu eta salaketa judizialik ez badago edo zaintza duen gurasoak gastuei aurre egiteko behar adina sarrera ez badu.
- Zaintza partekatua dutenean, bi gurasoak pilatzen dira bizikidetza/familia unitatera.
•Horretarako, eskatzaileak dokumentuz azaldu eta egiaztatu beharko du egoera ekonomikoa zerk eragin dion eta zelan eragin dion.
Deialdiak ezarriko du, gainera, zeintzuk diren gehienezko muga ekonomikoak. Hortaz, ezarritako muga gainditzen duen bizikidetza eta/edo familia unitate bateko eskatzaileak ez du, oro har, beka jasotzeko eskubiderik izango.
Eskatutako laguntza ematea ukatu egin daiteke, familia/bizikidetza unitateak bizitzeko dituen bizibideak guztira justifikatzeko aurkeztutako agiriak kontuan harturik, diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, aurkeztutako eskaera edo kanpoko beste ezaugarri batzuk ikusirik.
Famili errentaren gaineko kenkariak
Familia errentatik ondoren ageri diren kontzeptuen kopuruak kendu ahal izango dira:
- 3.000 euro bizikidetza eta/edo familia unitateko kide bakoitzagatik, baldin eta, eskatzailea ikasten ari den aldi berean, DUko graduko edo unibertsitate masterreko ikasketa ofizialak egiten ari bada, gehienez ere 9.000 eurora heldu arte.5.4