Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Master ofizialen Ikasketetarako Deusto Bekak

Deustuko master ofizialen Ikasketa Bekak

"Deusto Beken Programa"ren helburua Master ofizialeko ikasleek besteek dituzten aukera berak izan dezatela sustatzea da. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango du. 

Eusko Jaurlaritzako Beken Deialdi Orokorrean edo Hezkuntza Ministerioko Beken Deialdi Orokorrean derrigorrez eskatu beharko da.

DBS eko Masterren ikasleak  Programa de Becas Deusto Business School - Fundación Vizcaína Aguirre ren bekak bakarrik eskatu ditzakete. Beka orokoren ordekoak bait dira.

Hobaria

Hobaria

Beka hauek sariketa-lehiaketa eregimenean ematen dira.

%20tik %40rainoko deskontua egiten da Deustuko Unibertsitateko matrikularen zenbatekoa (hasierako ekarpena eta aitorpen tasak salbuetsita, halakorik balego).

Deskontu horiek matrikula berriko kredituen gainean baino aplikatuko dira, ez ordea gainditu gabe dauden irakasgaien gainean.

Betekizunak

  • Master mailaren unibertsitate titulurik ez edukitzea.
  • Masterrera sartzeko ikasketetan 6 edo gorako batez besteko nota edukitzea.
  • Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea.
  • Graduko Deusto Beka deialdi orokorrean ezarritako errenta eta ondare mugak ez gainditzea.
  • Eusko Jaurlaritzako Beken Deialdi Orokorrean edo Hezkuntza Ministerioko Beken Deialdi Orokorrean derrigorrez eskatu beharko da.

Ezohizko egoerak, arautegi orokorean agertzen ez direnak, Beken Komisioak ebatziko ditu.

Aurkeztu beharreko agiriak, Noiz eta Non

Epea

  • Iralaren 1etik 30ra arte 

Inprimakiak 

 

Eskaera egiteko inprimakiak 

 

Aurkeztu beharreko agiriak

Deustuko Beka Programaren barruan beka eskaera aurkezteak dakar Deustuko Unibertsitateko Beken Zerbitzuari baimena ematea, eskatutako bekaren gaineko ebazpena emateko beharrezkoak izan daitezkeen ikasle eskatzailearen datuak esturatu edo egiaztatzeko.

Eskaera aintzat hartzeko, ondiko dokumentazioa erantsi behar duzu, zure kasuaren arabera. 

  • Masterrean lehenengoz matrikulatzen direnentzat: Masterrean sartzeko beharrezko ikasketei dogien ikasketa espedientea (DUko tituludunek ez dute agiri hay ekarri behar) Espedientean batez besteko kalifikazioa jaso behar da.
  • Curriculum Vitaea
  • Masterra egiteko motibazio akademiko eta pertsonala jasotzen duen idatzia.
  • Administrazio-egoitzaren edo erroldaren ziurtagiria. Bertan etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena.
  • Gurasoen eta Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2015ko PFEZ aitorpen osoarenfotokopia, edo aitorpenik ez dela egin egiaztatzen duen Ogasunaren agiria.
  • PFEZ aitorpena aurkeztu beharrik ez duten familiako kide konputagarrien kasuan, ekitaldi horretako lan etekinen Ogasun Saileko egiaztagiria.
  • Familia-unitateak pasadan kurtsoan isan dituen baina PFEZ aitorpenean zhazturik ageri ez diren diru-sarrera guztien ziurtagiriak (langabeziakoak, pentsioak, sustapen-fonfoetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
  • Dibortzio edo banantze goeretan, ez jagolea den gurasoaren PFEZaren kopia, hitzarmenaren aurauemailearen fotokopia, jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua edo halakorik ez dela jaso egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen zurztasunaren egoeran dagoela adierazten duen agiria

Dena dela, Beken Zerbitzuak beharrezko deritzon dokumentazio guztia eska dezake.

Eskatutako laguntza ukatu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako dokumentazioan bizikidetza unitateko baliabideen gutirakoan, justifikatutako sarrerak gastuak baino txikiagoak direla ikusten bada, eskaeran aurkztutako informazioaren eta kanpoko beste adierasle batzuen arabera.

Estatu espainiarrean bizi ez diren ikasleek dokumentazio horren ordez, bizi diren herrialdeko bakiokideak aurkeztu behako dituzte.

Eskatzen den dokumentazio osoa aurkezten ez bada, atzera botako da eskaera.

Ebazpenen komunikazioa

Ebazpenak idatziz bidaliko dira, 3 hilabete gehieneko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den datatik hasita.