Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan eduki eta ingeniari, lizentziadun, ingeniari tekniko edo diplomatu titulu ofizialen bat lortzeko ikasketak egiten dituzten ikasleek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskaintzen dituen bekak eska ditzakete.
Laguntza motak hauexek izan daitezke:
- Oinarrizko zenbatekoa:
- Matrikularen prezio publikoa
- Familia-erentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
- Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
- Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa
- Zenbateko osagarri aldakorra:
- Ikaskuntzari laguntzeko prezesuari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
- hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
Baldintza akademikoak
Graduko lehen mailako ikasleentzat:
- Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea.
- Lanean jarduteko gaitasuna ematen duen unibertsitate titulurik ez edukitzea.
Goragoko mailetako ikasleentzat:
- Gradu ikasketen titulaziorik ez edukitzea, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko tituluduna izan ezik, bigarren zikoko unibertsitate-ikasketetak egin ezean.
- Matrikulatutako kredituen %25ta baino gehiago gainditu gabe ez izatea. %50 ingeniaritzako ikasketetan
Gradu-titulu ofiziala lortzeko ikasturtean gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute.
Baldintza ekonomikoak
Deialdi bakoitzeak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak bete beharko diran bizikidetza edo familia-unitatearen errenta-maila araberan izango dira.
- Kide Konputagarriak: Kide konputagarritzat hartuko dira Eskatzailea, aita edo/eta ama (eta haren ezkontidea edo bizikidea, hala badagokio), hogeita bost urtetik beherako neba-arreba ezkongabeak (neba-arrebek ahalmen urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitzeke), Gurasoen aurreko ahaideak, baldin eta bizikelu berean bisi badira. Aita eta ama, legez bananduta edo dibortziatuta badaude, ezkontide berria edo izatezko bikotekide edo antzeko bikotide berria, ohiko bizilekuan bizi dena.
- Errenta maila: 2014ko PFEZ aitorpeneko bi zenbateko batu behar dira: zerga-oinarri orikorrarena eta aurrezpenaren zerga-oinarri orokor osoak edo zati batek jarduera ekonomikoen etekinak baditu, eta etekin horiek zeinu negatiboa badute, emaitza zero izango da. Gainerako zenbatekoari kuota likidoa kenduko zaio. Hartzaileak, PFEZren pean ez dauden edo PFEZtik salbuetsitakorik dauden diru-sarrerarik jaso baditu, diru-sarrera horien zenbatekoa gehitu egindo zaio aurreko formularekin ateratako emaitzari. 2014an edozein azalpen dela eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lan-etekinak, lan-gabezia-prestazioak eta laguntza, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak) baita hiri-izaerako ondasunen etekina ere, PFEZren ondorioetarako konputagarria dena, aplikatzekoa den zerga-araudiari jarraiki. Ondasun horietan ez da sartzen ohiko etxebizitza.
- Bizikidetza edo familia-unitateko kide konputagarri bakoitzaren errenta zenbatetsiari ehuneko berrogita hamarra kenduko zaio, kide horrek diru-sarrerak baditu eta sostengatzaile nagusia ez bada.
- Famili ugaria, desgaitasun edo ikasketak direla eta etxetik kanpo bizitzeagaitik kenkariak aplikatuko dira.
- Ondare-ondasun mugak: Hiri-finkak, jabetzako etzebiziten kopurua, landa-finkak edo kapital higigarriren etekinak badituzte muga bereziak.
Aurkezko beharreko agiriak
Eskabide inprimakia, behar bezala beteta, inprimatuta eta sinatuta, eta beharreko agiriak:
Inprimakiak non eta noiz aurkeztu
Eskabideak Eusko Jaurlaritzako beketako web orrian bete egin behar dira. Formulario inprimatu, sinatu eta eskatutako agiriekin batera, Deustuko Unibertsitateko Beken bulegoan aurkeztu behar da.
EPEA: Deialdiaren arabera.