Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomia Graduko eta Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills Graduko ikasleei zuzendua, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak jatorri pribatuko finantzaketarekin sortu diren diru-laguntzetarako beken deia egin du. Antxieta beken deialdiak euskal jatorriko José de Antxietaren izena hartu du. Antxieta Tenerifen (Espainian) jaio zen 1534an eta Reritiban (Brasilen) hil zen 1597an. Misiolari eta santu espainiarra izan zen Brasilen. Hizkuntzalari, literato, sendagile, arkitekto, ingeniari, humanista eta poeta gailena ere izan zen. Río de Janeiro eta Sao Paulo sortu zituela diote, eta Amazoniako hainbat hizkuntza ikasi zituela. Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen 1980 eta Frantzisko aita santuak kanonizatu, 2014an.