Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduondokoa

Ohorezko matrikulak

  • Ohorezko matrikulak unibertsitate aurreko ikasketetan: LOGSE batxilergoko bigarren mailan edo parekoan “ohorezko matrikula” kalifikazio globala atera duten ikasleei ECTS kreditu bati dagokiona gutxituko zaie matrikularen zenbatekoan. Hobari hori behin baino ez da aplikatuko eta ikasturteko hileroko ordainketetan egingo da proportzioan. Matrikularen zenbatekoan kenkari hori izateko eskubidea egiaztatzeko, Batxilergoko ikasketen historialean kalifikazio hori agertzen den orriaren fotokopia konpultsatu bat (edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko) aurkeztu beharko da.
  • Ohorezko matrikulak unibertsitateko ikasketetan: Deustuko Unibertsitatean unibertsitateko ikasketa ofizialetan, irakasgai batean edo batzuetan, "ohorezko matrikula" lortu duten ikasleek ekarpenaren edo matrikularen hasierako epearen pareko zenbatekoaren onura jasotzeko eskubidea izango dute, aipamen hori jaso duten kreditu kopuru berean. Hobari hori ikasturteko hileroko ordainketetan burutuko da proportzioan.
     

Aipamen hori eskuratzen den ikasketen araberako aplikazioa:

* Gradua: Onura hori doakiona matrikulatzen den hurrengo ikasturtean aplikatuko da, eta ikasketa bereko kredituei edo eskuratu den tituluarekin edo Deustuko Unibertsitatean egin den lehenengo zikloarekin sarbidea ematen den bigarren zikloko kredituei aplikatuko zaie soil-soilik.


* Graduondoko titulu ofizialak: Doakiona matrikulatzen den hurrengo ikasturtean aplikatuko da hobaria, eta graduondoko edo doktoregoko ikerraldiko titulu ofizial bereko kredituei aplikatuko zaie.


Gehienezko kenkaria: Ezin izango zaio ikaslea matrikulatzen den baino kreditu kopuru handiagoari aplikatu ohorezko matrikulako kreditu kopurua. Ohorezko matrikulagatik eta Unibertsitateak emandako bekengatik jasotzen den zenbatekoa ezin izango da matrikularen zenbateko osoa baino handiagoa izan.

Deustuko Unibertsitateko Graduko ikasketa ofizialetan irakasgai batean edo gehiagotan Ohorezko Matrikula eskuratu duten ikasleek Graduondoko ECTS kreditu baten kostu osoaren % 20ko beherapena izango dute, Ohorezko Matrikulako kreditu bakoitzeko.

Beherapen hori matrikulako hileroko ordainketetan modu proportzionalean egingo da.

Beherapena ikasleak matrikulatzen duen hurrengo ikasturtean egingo da eta, gehienez ere, bi urteko epea izango du. Graduondoko titulu ofizial bereko kredituetan egingo da.
Ohorezko matrikulagatik eta Unibertsitateak emandako bekengatik jasotzen den zenbatekoa ezin izango da matrikularen zenbateko osoa baino handiagoa izan.

Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren onuradunak

 Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz, unibertsitate honetako ikasleek ere har ditzakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen hobariak.

Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskubide hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera.
Eskabideak hurrengo baldintzak betetzen dituztenek aurkez ditzakete:

  • Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea.
  • Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
  • Ikasleak %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek %65ekoa edo gehiagokoa.
  • Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea.
  • Asilo eskatzailea, nazioarteko babesaren onura duena eta aberrigabea.

Egoera bakoitzari dagokion hobaria ikasketa bakoitzerako ezarritako prezio publikoaren gainean kalkulatuko da, ez ikasketa horrek gure unibertsitatean duen matrikula-prezioaren gainean.
Hobarien eskaria egiteko, honi erantsitako inprimakia bete behar da eta egoeraren arabera eskatzen den dokumentazioarekin batera (eskabide orriaren atzealdean dago zehaztuta) Idazkaritza Orokorrera ekarri matrikularekin, 2019ko irailaren 30era bitartean.

Hobariaren eskaera urtero egin beharko da.

Unibertsitateko matrikula prozesuak bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio onuradunen eta zenbatekoen aitorpena. Eusko Jaurlaritzari eskakizun guztiak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda aurkeztu ondoren, honek zenbatekoak itzuliko ditu. Dagokion diru-sarrera mezu elektroniko bidez jakinaraziko da.

Likidazio hori ikasleak baimendutako kontuan egingo da transferentzia bidez eta ez da inoiz ere izango Eusko Jaurlaritzak Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenean bere gain hartutako konpromisoa baino handiagoa.

 


* 2018-2019 IKASTURTEAN APLIKATU BEHARREKO HOBARIA ZEHAZTEN DUTEN PREZIO PUBLIKOAK