Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduak

Itzulketak Bilboko campusean eta Donostiako campusean

Matrikulari uko egitearen eta matrikula deuseztatzearen ondorio ekonomikoak

Matrikulari uko egitea

Uko egiteak ondorio hau dakar, matrikula deuseztatu ondoren: ordaindutako zenbatekoa itzultzea.

Matrikula deuseztatzea

Matrikula deuseztatzeko eskaera dagokien matrikula-epearen barruan edo hurrengo 14 egunetan aurkezten dutenek ez dute matrikula-eskubiderik ordainduko eta egindako ekarpena itzuliko zaie. Utziespen Eskubide hori gauzatzeak, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak, 2007ko azaroaren 16koak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste Lege osagarri batzuen testu bategina onesten duenak xedatutakoaren arabera (68. artikulua eta hurrengoak) ez dakar tokia gordetzeko ordaindu den zenbatekoa berreskuratzeko eskubiderik, tokia matrikula egin aurretik gorde baita.

Deustuko Unibertsitateak plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua itzuliko die legeak ikasketetan sartzeko edo onartua izateko ezarritako betekizunak ez betetzeagatik plaza hori hartu ezin duten ikasleei. Horretarako, ikasleek eskaera egin beharko dute eta egoera hori frogatzen duten agiriak erantsi. Inola ere ez da arrazoi nahikoa izango hautagaia beste ikasketa batzuetan onartua izan dela frogatzea.

Epe hori amaitutakoan, ikasleak ekarpen osoa ordaindu beharko du.

Lehen seihilekoko irakasgaiak

Epe hori igarota, urriaren 5a baino lehen matrikula deuseztatzen dutenek ez dute ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikulari dagokion zenbatekoa. Matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 5etik azaroaren 7ra bitartean aurkeztuz gero, matrikula zenbatekoaren %50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapenek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.

Bigarren seihilekoko irakasgaiak

Matrikula martxoaren 6ra bitartean deuseztatzen dutenek ez dute ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikulari dagokion zenbatekoa. Matrikula deuseztatzeko eskaera martxoaren 6tik apirilaren 6ra bitartean aurkeztuz gero, dagokion matrikula zenbatekoaren % 50 ordainduko dute. Azken data horren ostean egindako deuseztapenek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.

Hobariak

Batxilergoko bigarren mailan edo parekoan kalifikazio orokorra Ohorezko Matrikula atera duten ikasleei ECTS kreditu bati dagokiona gutxituko zaie matrikula-eskubideen zenbatekoan.

Horretarako eskubidea dutela egiaztatzeko, Batxilergoko ikasketa-historian nota hori ageri den orriaren fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta originala, biak erkatzeko) aurkeztu behar dute.

Ordainketa hileko ordainketetan zatituta egingo da.

Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Hitzarmenaren onuradunak

 Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz, unibertsitate honetako ikasleek ere har ditzakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen hobariak.

Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskubide hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera.

Eskabideak hurrengo baldintzak betetzen dituztenek aurkez ditzakete:

  •  Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea.
  • Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
  • Ikasleak %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek %65ekoa edo gehiagokoa.
  • Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea.
  • Asilo eskatzailea, nazioarteko babesaren onura duena eta aberrigabea

Egoera bakoitzari dagokion hobaria ikasketa bakoitzerako ezarritako prezio publikoaren gainean kalkulatuko da, ez ikasketa horrek gure unibertsitatean duen matrikula-prezioaren gainean.
Hobarien eskaria egiteko, honi erantsitako inprimakia bete behar da eta egoeraren arabera eskatzen den dokumentazioarekin batera (eskabide orriaren atzealdean dago zehaztuta) Idazkaritza Orokorrera ekarri matrikularekin, 2019ko irailaren 30era bitartean.

Hobariaren eskaera urtero egin beharko da.

Unibertsitateko matrikula prozesuak bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio onuradunen eta zenbatekoen aitorpena. Eusko Jaurlaritzari eskakizun guztiak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda aurkeztu ondoren, honek zenbatekoak itzuliko ditu. Dagokion diru-sarrera mezu elektroniko bidez jakinaraziko da.

Likidazio hori ikasleak baimendutako kontuan egingo da transferentzia