Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Doktoregoa

Eskola asegurua Bilboko campusean

Eskola aseguruaren tasa 1,12 eurokoa da.

Eskola Asegurua 1953ko uztailaren 17ko Legeak ezarri zuen (uztailaren 18ko BOE), eta abuztuaren 28ko 1633/1985 Errege Dekretuak zenbatekoa ezarri zuen. Eskola Asegurua egitea nahitaezkoa da Deustuko Unibertsitatean ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat, horretarako behar diren baldintza guztiak betez gero. Urteko kuota ikasturteko matrikula egitean ordaintzen da. Aseguru horrek asistentzia ematen du istripurik, ebakuntzarik edo antzekorik behar izanez gero, baita prestazio ekonomikoak ere familian ezbeharrik gertatuz gero.

Eskola Aseguruak Espainiako Unibertsitate batean matrikulatuta dauden eta legezko egoitza Espainian duten ikasle espainiarrak babesten ditu, 28 urtera arte, ikasturtean betetzen badituzte.
 

tabla
Zentrua Helbidea Telefonoa
Centro Médico Gane Gane Auzunea, 3 behea - AMOREBIETA 946 730 404
Larruscain Zamacona dk. Nagusia, 16 - BASAURI 944 491 299
Clínica Virgen Blanca Maestro Mendiri, 2 - BILBAO 944 127 011
FREMAP Industrialdea-B pabilioia  (Hiper-Eroskiren ondoan)-ABADIÑO 946 811 820
Clínica San Juan de Dios Murrieta etorbidea, 70 - SANTURCE 944 939 900

 

Eskola asegurua Donostiako campusean

 

Eskola Asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:

  • Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
  • Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsi behar dute).
  • Gizarte Segurantzan langile titular gisa kotizatzen duten ikasleentzat.
     

Eskola aseguruaren urteko kuota (1,12€) ikasturteko matrikula egitean ordaintzen da.