Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko urtarrilak 08Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak III. Ada Byron saria aurkeztu du, Emakundeko zuzendariaren eta Foru Aldundiko eta Udaleko berdintasuneko arduradunak bertan direla

Remedios Zafra Sevillako Unibertsitateko irakasle eta idazleak, ziberfeminismoari eta kultura digitalaren esparruko genero gaiei buruzko ikertzaileak, hitzaldi bat eskaini zuen Deustuko Unibertsitatean, urtarrilaren 8an, Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren aurkezpena zela eta. Deustuko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako sariaren III. edizioa dugu aurtengoa, esparru zientifiko eta teknologikoko emakumeen lana agerian jartzen duena.
 

EHUko Matematikako doktore Marta Macho izan zen hizlariaren aurkezpenaz arduratu zena. Ekitaldi horretan aurkeztu zen Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren III. edizioa. Bertan izan ziren Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako Zuzendaria, María Guijarro; Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Herritarren Gaietako zinegotzia, Itziar Urtasun; eta beste agintari eta ordezkari akademiko batzuen ordezkaritza bat, Inés Jacob Deustuko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa buru zela.
Babesleak Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, FECYT eta Fundación Banco Sabadell dira; eta IK4, Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Innobasque dira laguntzaileak. Ingeniaritza Fakultateak joan den abenduaren 10ean egin zuen hirugarren edizioaren deialdi publikoa, eta hautagaiak aurkezteko epea zabalik egongo da otsailaren 2ra arte. Estatu mailako aitorpen bat da, aitzindaria teknologia berrien esparru ugarietan aurrerakuntzak egiten dituzten emakumeen lana jendaurrera ateratzeko orduan. Sariak, halaber, sustatu egin nahi ditu I + G-ko esparruko emakumeen bokazioak, eta teknologiari ospea eman, hazkunde ekonomikorako eta gizartearen etorkizunerako duen balioa aitortuz.
 

Remedios Zafrak Ada Byronen bizitza eta lana jorratu zituen hitzaldian, bere lan esparruan aitzindari izan zen emakume baten kasu paradigmatikoa, programazio modernoaren jatorri izango ziren makinen ahalmena eta etorkizuna ikusteko gai izan baitzen. Beraren bizitza laburrean (1815-1852), matematikari eta idazle hori ingeniaritzaren historiako emakumerik azpimarragarriena izan zen. Lord Byron poeta erromantikoaren alaba ezaguna da, batez ere, kalkulatzeko makina mekanikoaren inguruan egin zuen lanagatik eta makina batek prozesatu behar zuen lehenengo algoritmoaren autorea izan zelako.
 

Hitzaldian zehar, Remedios Zafrak viktoriar garaiko Ingalaterrako pertsona harekin lotutako hainbat gai jorratu zituen, bere oihartzun eskasa, besteak beste, ekarpenen anonimotasuna ez zenean. Haren prestakuntza eta sormen prozesu berezia, etorkizuna ikusteko eta irudikatzeko modua, matematikaren eta programazioaren bitartez, izan ziren solasaldian aipatu ziren beste alderdi batzuk. Ez zen ahaztu “zientzia poetikoaren” aldeko aldarrikapena eta bere burua “analista metafisiko” gisa definitu izana ere, artearen eta zientziaren munduak bateratzea eskatu baitzuen.
 

 

Hizlariak Ada Byron sakon ezagutzen du; izan ere, berriki, (h)adas. Mujeres que crean, programan, prosumen, teclean liburuan jorratu zuen, 2012ko saioko Malagako sariaren irabazle izan zelarik. Saioak, Byronen eta haren irakasle Mary Somerville matematikari eta astronomoaren bizitzetatik abiatuta, teknologia berrien eta nortasun eta genero gaien arteko harremana aztertzen du.

- Inés Jaboc, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako dekanoa (mahaiburua).
- Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea.
- Begoña Goiricelaya, Gaiker-IK4ko zuzendari nagusia.
- Carmen Vela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu idazkaria.
- Cristina Garmendia, Berrikuntzako ministro ohia eta Genetrix enpresako presidentea.
- Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa.
-Teresa Laespada Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua.
- Pilar López, Microsoft Ibéricako presidentea.
- Miquel Molins Nubiola, Fundación Sabadelleko presidentea.
- Gotzone Zaldunbide Solaun, Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia.
- Izaskun Landaida- Emakundeko zuzendaria– Eusko Jaurlaritza.

Argibide gehiago web orrian: http://premioadabyron.deusto.es
Hemen ere bagaude:
Twiterren: @MujerTekSpace