Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterra bikotearen eta familiaren Psikoterapiaren esparruan lan egin nahi duten pertsonek behar dituzten gaitasunak eskuratzera bideratuta dago. Bereziki, Psikologia eta Psikiatria esparruetako gradudun, lizentziadun eta profesionalentzat pentsatuta dago.
Salbuespen gisa, beste esparru batzuetako ikasle edo profesionalei ere eskaini ahal izango zaie: osasun zientzietakoei (erizaintza, medikuntza, logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, etab.) edo gizarte zientzietakoei (gizarte hezkuntza, gizarte lana, etab.), lanbideko esperientzia eta aurretiazko graduondoko prestakuntza esanguratsua dutela ziurtatzen badute arlo hauetan: ebaluazio psikologikoan, nortasunaren psikologian eta esku hartze psikologikoan/psikoterapeutikoan. Ez da prestakuntza osagarririk egongo.