Irakasleen profila
- 40 irakaslek baino gehiagok laguntzen dute Masterrean.
- Irakasle guztiek dute esperientzia egiaztatua unibertsitatean, Estatu edo atzerri mailan.
- Irakasleen % 80 doktoreak dira, familia esparruko adituak, Famili Psikoterapian edo familia arloko Psikologia Kliniko aplikatuan ibilbide zabala dutenak.
- Horrez gain, Masterrak bertako eta atzerriko irakasle gonbidatuak ere izango ditu, Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionalaren esparruko azken aurrerakuntzak aurkezteko.
- Unibertsitateko eta aplikazio zentroetako tutoreek lagundu egingo diote ikasleari ikasprozesuan.
- Koordinatzaile akademiko batek emango dio ikasleari aholkularitza, sor dakizkiokeen zailtasunetan.