Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Programa

Praktikak

Praktikak

Arlo horretan osperik handiena duten profesionalek eskola teorikoak ematen laguntzen dute programaren lehenengo seihilekoan. Atal teorikoa amaitutakoan, Masterreko derrigorrezko praktikak egin behar dira.

Bigarren seihilekoan zehar, ikasleek praktika bat egingo dute, Ikuskaritzako enpresa batean. Zinpeko Kontu Ikuskarien Institutuak, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Elkarteak, parte hartzaile guztientzako praktikak kudeatzen ditu, kontabilitateko eta ikuskaritzako gaitasunak praktikak landu ditzaten.

Praktiketako moduluak bi fase ditu:

  • Azaroan eta abenduan, praktiketako programan parte hartzen duten enpresetan ikasleak esleitzeko prozesua egingo da. Esleipena ikasleen hautaketa prozesu baten ondoren egiten da. Prozesu horretan, enpresek ikasleak aukeratzen dituzte, curriculuma eta hautaketa prozesuko elkarrizketak kontuan hartuta.
  • Urtarriletik maiatzera, aukeratuak izan diren enpresetan praktikak egingo dituzte ikasleek, eta junior baten zereginak beteko dituzte ikuskatu beharreko enpresetan lan egingo duten taldeetan.

Honako hauek dira praktiken programan laguntzen duten enpresetako batzuk:

Enpresa kolaboratzaileak:

Colaboradores
AUREN AUDITORES SP, S.L.P. MAZARS AUDITORES, D.L.
GRANT THORNTON CHARMAN AUDITORES, S.L.
BDO AUDITORES, S.L. DELOITTE, S.L.
GUTIERREZ BUREAU D’AUDITEURS E & Y, S.L.
KPMG MP4 AUDITORES, S.L.
LKS AUDITORES, S.L. MOORE STHEPENS AMS, S.L.
PRICEWATERHOUSECOOPERS AUDITORES, S.L. KRESTON IBERAUDIT AUDITORES PAIS VASCO
AUDINFOR MACUA AUDITORES, S.L.

(Praktikak eskaintzen dituzten enpresen zerrenda ez da zehatza)

Mentoring programa

Praktiken osagarri, Masterrak ikasleei aukera ematen die mentoring prozesu batean parte hartzeko, ICJCE-Zinpeko Kontu Azterlarien Espainiako Institutuko Euskadiko Elkarteak eta DBSk koordinatuta.

Prozesuaren helburu nagusia da ikasleei hasierako lan urratsetan laguntzea, eskarmentu handiko ikuskarien babesean. Ikuskari horiek ikuskaritzako lanaren ikuspegi praktikoa eta zabala eskainiko diete eta, bereziki, lanbidean aurrera egiteko trebetasun gakoak garatzen lagunduko diete.

Programa praktikaldian garatuko da (urtarriletik maiatzera) eta lau saio izango ditu, bakoitza ordu eta erdikoa. Saio horietan ikasleen garapen pertsonala eta profesionala bultzatuko da, hainbat bitarteko erabiliz:

  • lanbidearen egunerokoan sakontzea, Masterrean eskuratutako jakiteak aplikatzeko.
  • lanbidean aurrera egiteko trebetasun baliagarriak indartzeko aukera.

Programaren jarraipenaz Unibertsitatea eta ICJCEren Euskadiko Elkartea arduratzen dira.

Marta Alonso

"Aurrez aurreko prestakuntzak oinarri teknikoak jartzen ditu eta iraupen luzeko praktikak egiteak ikasleei aukera ematen die ikuskari..."

Marta Alonso

Senior Manager - Mazars Auditores eta Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterreko irakaslea

"Deusto Business Schooleko Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterrak eskolak eta praktikak eskaintzen ditu, eta Deustuko Unibertsitateak profesionalak prestatzerakoan duen esperientzia eta onespena.

Aurrez aurreko prestakuntzak oinarri teknikoak jartzen ditu eta iraupen luzeko praktikak egiteak ikasleei aukera ematen die ikuskaritza enpresen egunerokotasunean murgiltzeko. Praktikei ikasleei eskuratutako jakite teorikoen ikuspegi praktikoa ematen diete eta beren gaitasunetan segurtasun pertsonala eta lanbidekoa areagotzen laguntzen diete. Gainera, beren lan harremanen agenda sortzen joan daitezke. Praktikek ematen duten esperientzia oso kontuan hartzen da langileak hautatzeko prozesuetan. Halaxe egiten dut nik, bederen, profesional berriak bilatu behar ditudanean."

Logo de la Universidad de Deusto

Marta Alonso, Senior Manager - Mazars Auditores eta Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterreko irakaslea

 Lan irteeren saila

Deusto Business Schooleko Lan Irteeren Sailaren helburua da enpresa errealitatearekin harremana ahalbidetzea eta Unibertsitateko Masterretako parte hartzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko tresnak eskaintzea.

Lan Irteeren Sailak DBSko unibertsitate masterretako parte hartzaile guztiei ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie:

tabla
 1. Praktikak Lan Irteeren Sailak praktiketako eskaintzen kudeaketan lagunduko du, parte hartzaileen profiletara egokitutako praktikak lortzeko.
2. Korporazioen aurkezpenak Lan Irteeren Sailak graduondoko ikasleak beren profilei dagozkien hautagaiak eskatzen dituzten enpresetako aurkezpenetara gonbidatuko ditu, aurkezpenera joan eta hautagaitzak aurkezteko aukera izan dezaten.

Gainera, aurkezpen horietatik abiatutako hautaketa prozesuen berri emango du eta graduondokoen profilak eskaintzen dituzten enpresei hautagaiak eskaintzeko lotura emango die. 

3. Enplegua  Deusto Business Alumniko enplegu poltsaren bidez, graduondokoetako ikasleek Deusto Business Schoolekin lankidetzan aritzen diren enpresekin zuzenean kudeatzen diren eskaintza guztietara aurkezteko aukera izango dute, baita webean argitaratzen diren 2.0 eskaintzetara ere. 

4. Prestakuntza 
Lan Irteeren Sailak mintegiak eta lantegiak antolatzen ditu graduondoko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzeko. Besteak beste: CV + aurkezpen gutunari buruzko mintegia, Nola prestatu elkarrizketa bat, Linkedin eta enplegua bilatzeko tresnak… 
5. Banakako lanbide orientazioa  Eskatuz gero, norberaren CV eta aurkezpen gutuna berrikusteko zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik hitzordua eginda. 

F