Masterrak prestakuntza (ez derrigorrez gaikuntza) eskaintzen du lanbide batzuetarako. Adibide batzuk hauexek dira:
- Laguntzako irakaslea edo pedagogia terapeutikokoa, hezkuntza sistemaren barruan (lehen hezkuntzako eta haur hezkuntzako gradudunen kasuan).
- Psikologoa edo eskolako orientatzailea.
- Hezkuntza premia berezietako aholkularia, edo haurtzaroko hezkuntza premia bereziei eta desgaitasunei erantzuteko erakunde eta zerbitzuetako zuzeneko arretako profesionala.
- Psikologia eta Hezkuntzan esku hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen erakundeetan.
Gure ikasleetako batzuk –gutxi izan arren esanguratsua da kopurua- gure praktiketako zentroekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden lanpostuetan sartzen dira.