Praktikak, batez ere, Bizkaiko zentroetan egiten dira, nahiz eta Araba eta Gipuzkoako zentro batzuk ere egon. Interesen arabera, bizi diren tokitik hurbil dauden kontuan harturik eta tokirik dagoen kontuan harturik aukeratzen dituzte ikasleek praktikak egiteko erakundeak.
Praktiketako zentroen aukera zabala eta askotarikoa da: eguneko zerbitzuak, enplegu zerbitzuak, etxebizitzakoak, aisia eta astialdikoak. Hona hemen Masterrean laguntzen duten erakundeen zerrenda.
practicas master inclusion social AFIVES (Gaixo psikikoen eta euren senideen Bizkaiko elkartea) | ASPACE (Bizkaiko garun-paralisia dutenen elkartea) |
ASOCIACIÓN URIBE COSTA adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea | FEKOOR (Bizkaiko ezgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen federazio koordinatzailea) |
Fundacion de Síndrome de Down del Pais Vasco | LANTEGI BATUAK |
La ONCE (Espainiako itsuen elkartea) | FEVAS (adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko euskal federazioa) |
GORABIDE (adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea) | GAUTENA (Gipuzkoako Autismo Elkartea) |
APNABI (Autismoaren eta autismoaren espektroko bestelako nahasteak dituzten pertsonen eta beren senitartekoen Bizkaiko elkartea) |
Kredituak, tutoreak eta praktiken egutegia
Praktiken kredituen banaketa
Practicumean ikasleek egin beharko dituzten kredituak 12 ECTS dira (300 ordu). Banaketa:
- Denboraren % 80 (240 ordu) ikasleek praktiketako zentroan, profesional baten tutoretzapean, egin beharreko jarduera praktikoei dagokie.
- Denboraren % 10 (30 ordu) unibertsitateko tutoretzetarako eta egindako kanpoko praktiken jarraipena egiteko da.
- Gainerako % 10a (30 ordu), azken txostena edo lana egiteko izango da.
Koordinatzaileak eta tutoreak
Masterreko ikasleek praktiketako koordinatzailea izango dute Unibertsitatean, hezkuntza zentroen eta Unibertsitatearen arteko lotura egingo duena; ikasleen praktiketako prozesua ikuskatuko du eta koherentzia emango dio ikasleen prestakuntza prozesu osoari.
Praktikak egiten dituzten erakundeetan, ikasleek profesionalak izango dituzte, tutore lana egiten, euren ikaskuntza gidatu eta ezarritako gaitasunak garatzeko.
Praktiken egutegia eta ordutegia
Ikasleek ikasturte osoan zehar egingo dituzte praktikak zentro bakar batean. Hala ere, esperientzia ahalik eta aberasgarriena izan dadin, ikaslea praktikak egiten dituen erakunde horretako bi edo hiru zerbitzutatik pasatuko da.
Ahal dela, goizez egingo dira, eta astean hiru egunetan. Praktikak azaroaren lehenengo astean hasiko dira eta maiatzaren lehenengo astean amaituko dira.