Ordutegi jakin baten menpean egon nahi ez duten ikasleentzat bereziki diseinatutako ikastaroa da. Hizkuntzaren trebetasun guztiak landuko dituzu linean, zeuri egokien datorkizunean eta dagokizun mailan. Prestakuntza osatzeko, banakako tutoretza pertsonalizatuak izango dituzu. Hiruhilero edo ikasturte osorako egin dezakezu matrikula, eta dagokizun HABEko azterketa egin ahal izango duzu.
Zure beharretara egokitutako ikasketa plana. Astean behineko mintza-saioa bakarka eta tutoretza.
Hiruhilekoa 65 ordu - Urtekoa 190 ordu
Matrikula
Matrikula egiteko epea: zabalik urte osoan.
Hizkuntza Zentroko aurreko urteetako ikasleentzako matrikula
erantsi zordunketa helbideratzeko agindua.
Ordutegia
Zure beharretara egokitutako ikasketa plana. Astean behineko mintza-saioa bakarka eta tutoretza.
Baldintza ekonomikoak
- Hiruhileko matrikularen prezioa: 415€
- Urte osoko matrikularen prezioa: 1.140€
HABEk diruz lagundutako ikastaroak.
% 5eko deskontua izango dute aurreko ikastaroan Euskal Irakaslegoan matrikula egin duten ikasleek.