Maila hau amaitzean, ikaslea gai izango da gauza eta pertsonen deskripzioak egiteko eta ulertzeko, baita elkarreragineko azalpen errazak egiteko ere, zuzenean, beste hiztun batzuekin (lagunak, senideak, lankideak, etab.), bere bizipen pertsonalei buruzko informazioa trukatzeko: norberari, familiari, erosketei, toki interesgarriei, lanbide eta bestelakoei buruzko oinarrizko informazioa.
A2 maila, oinarrizko erabiltzailearena, lortzeko, 200 eskola-ordu aurreikusten dira, A1etik abiatuz gero; horrez gain, ikasleak 100 ordu eskaini beharko dizkio bere kontura ikasteari eta hizkuntzaren erabilera autonomoari.