Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

norma vazquez garcia

img

norma vazquez garcia

Kategoria:
Gonbidatua
Formakuntza akademikoa:
Psikologian lizenziatua
Karguak beste empresa edo erakunde batzuetan:
Sortzen Consultoría S.M-ko zuzendaria
Posta elektronikoko helbidea:

Psikologian lizenziatua (San Salvadorreko Universidad Centroamericana José Simeón Cañas). Helduen Hezkuntzan eta Herri Sustapenean diplomatua (Universidad Iberoamericana, Mexiko). Osasun Mentalean Esku hartzeko Ereduak eta Teknikak Gerra osteko testuinguruan izeneko graduondokoa (San Salvador); Familiako Terapeuta (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Psikoterapeuta akreditazioa (Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioa, International Federation of Psychoterapy-ko kidea). 2003tik zuzendaria da Sortzen Consultoría S.M genero indarkerian eta emakumeen ahalduntzean espezializatutako enpresan. Hainbat masterretako irakasle da: Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterra (Deustuko Unibertsitatea): Generoa eta Garapena Magister (Unibertsitate Konplutentsea); Genero Indarkeriaren aurkako Esku hartzeari buruzko Masterra (Salamankako Unibertsitate Pontifikala); Generoa eta Kooperazio Garapenari buruzko Master Birtuala; Psikologia Sozialeko Masterra (Granadako Unibertsitatea). 2005etik irakasle lan egiten du emakumearen identitate eta subjetibitateari buruzko hainbat arlotan, Bizkaia eta Gipuzkoako ahalduntze eskoletan. Lankidetzan aritzen da pertsonal tekniko eta politikoarentzako indarkeria matxistarekin erlazionatutako ikastaro, mintegi eta jardunaldietan, udaletan, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundietan eta Osakidetzan.