Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

maria pilar canedo arrillaga

img

maria pilar canedo arrillaga

Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
DK
Karguak beste empresa edo erakunde batzuetan:
Lehendakaria - Lehiaren Euskal Agintaritza
Posta elektronikoko helbidea:

MARÍA PILAR CANEDO ARRILLAGA Zuzenbideko lizentziatua da, IAD, Masterra eta Zuzenbideko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da eta Bilboko campusean irakasten du. Zuzenbideko graduan, Zientzia Juridikoei buruzko Ikerketako Unibertsitate Master ofizialean, Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Unibertsitate Master ofizialean, Nazioz haraindiko Merkataritza Zuzenbideko eta Finantzetako Unibertsitate Master ofizialean (European Master in Transnational Trade Law and Finance), eta Nazioz haraindiko merkataritza zuzenbideko doktoregoan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu Zuzenbideko graduan: Nazioarteko zuzenbide pribatua eta Gizarte zuzenbidea eta nazioarteko kontratuak. Irakasle gonbidatua izan da hainbat unibertsitate nazionaletan (Nebrija, Salamanca, UNED-en, besteak beste) eta nazioartekoetan (Estrasburgo, Hamline-AEB, Tours-Francia, San Francisco-AEB-etan, besteak beste). Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Zuzenbideko Lehiaren Defensa eta Europar Batasuneko askatasun, segurtasun eta justizia eremua. Azken urteotan, Europar Batasuneko antitrust zuzenbideari eta Europako judizial eremuari buruz aritu da lanean. Botere Publikoa eta enpresa maila anitzeko eta Nazioz haraindiko testuinguruan ikertaldeko kide da. Horrez gain, Eusko Jaularitzak aitortutako hurrengo taldeko ikertzaile nagusia da: Nazioarteko zuzenbidea, empresa eta merkatua.Beste hauek ere baditu ikergai: nazioarteko zuzenbide pribatuaren teoria orokorra eta berrikuntza pedagogikoa Zuzenbideko ikasketan.Gaur egun Deustuko Unibertsitateko Jean Monnet Nazioz haraindiko Zuzenbideko Katedraren titularra da eta Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko Presidentea.

Oharrak: Pedir cita previa vía e-mail: mpcanedo@deusto.es

Oharrak: Pedir cita previa vía e-mail: mpcanedo@deusto.es