Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 19Donostiako Campusa

Leyre Arrietak 1950ean Pariseko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan izan ziren Europako Jardunaldiak aztertu ditu Deia egunkarirako

Joan den maiatzaren 9an Europaren Eguna izan zen. 70 urte bete ziren, Kanpo Arazoetako frantziar ministro Robert Schumanek Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortzea proposatu zuen hitzaldi famatu hura eman zuenetik. Eta 70 urte bete berri dira europar eraikuntza prozesuaz eta euskal erbesteratzeaz lotutako gertakari bat izan zela ere. 1950eko apirilaren 28tik 30era izan ziren, Eusko Jaurlaritzaren Pariseko egoitzan, Europar Ikaskuntzei buruzko I. Jardunaldiak, Europar Mugimenduaren Espainiar Kontseilu Federalak (CFEME) antolatuta, EAJren barruan eztabaida sutsua ekarri zuten jardunaldiak. Leyre Arrieta historialari eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak 1950ean Pariseko Marceau etorbidean ospatu ziren Europako Jardunaldi haiek aztertu ditu Deia egunkarirako.

Artikulu osoa, hemen.