Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 20Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak formatu birtualean egingo du HEI Summer Foruma, uztailaren 20tik 22ra

Uztailaren 20tik 22ra egingo da HEI Summer Forum, mundu osoko Goi Mailako Hezkuntza erakundeei zuzendutako ekimena. Helburu du gune bat eskaintzea eztabaidarako eta gaur egun aurkezten diren esperientziak, erronkak eta aukerak partekatzeko. Foro birtuala, doakoa eta nazioartekoa da, eta aukera ematen die unibertsitateei gogoeta egiteko eta elkarrekin irtenbideak aurkitzeko COVID-19ko krisialditik sortutako erronkei.

HEI Summer Forumak ingelesez egindako eta doako lau hitzaldi eta mahai-inguru ditu online. Saioak Europako UNIC aliantzako unibertsitateek antolatzen dituzte (hiri postindustrialetako unibertsitateen sarea, mugikortasunaren eta inklusioaren alde egitea helburu duena, inpaktu soziala sustatzeko), eta Euskal Unibertsitate Sistemako erakundeak ere inplikatzen dituzte.

Uztailak 20, astelehena – 11:00-12:30 - Higher education in super diverse settings

Uztailak 21, asteartea – 12:00-13:30 - Exchange for international online collaboration

Uztailak 22, asteazkena  – 11:00-12:30 - The Civic University - A university in the service of society

Uztailak 22, asteazkena – 12:30-14:00 - Basque University System: a local response to a global challenge

HEI Summer Forumaren inaugurazioa Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek egingo du, datorren astelehenean, uztailak 20, 11:00etan eta Unibertsitateko YouTube kanalean jarraitu ahal izango da.

Foroaren informazio guztia HEI Summer Forumaren webgunean dago eskuragarri, eta kontsultak udglobal@deusto.es