Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko abenduak 02Donostiako Campusa

Komunikazioko Graduko ikasleak Maixabel Lasarekin elkartu dira Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

Abenduaren 2an, Komunikazioko 3. mailako ikasle talde bat (Ikus-entzunezko mezuen ekoizpena irakasgaiaren barruan) Maixabel Lasarekin eta Joxean Fernándezekin (Euskadiko Filmategiko zuzendaria) elkartu ziren Donostiako campuseko Areto Digitalean. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten “Maixabel” filmaren xehetasun teknikoak eta Maixabelekin berarekin ezagutu ahal izan zuten hark bizi izan zuen esperientzia pertsonala eta filmari lotua. Topaketa horretan Iñaki García Arrizabalaga Deusto Business Schooleko irakasle eta ETAren biktimak ere hartu zuen parte eta ikasleen galderei ere erantzun zien “topaketa errestauratiboen” inguruan, delitua egin zuenaren eta haren biktimaren arteko solasaldiaren inguruan, eta izandako esperientzia azaldu zuen.