Datorren astelehenean, ekainak 29, 15:00etan (Espainiako ordua), Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek Deusto Summer School 2020 inauguratuko du. Programaren irekiera Deustuko Unibertsitateko YouTube kanaletik zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez.
Edizio hau ingurune digitalera aldatzeak markatzen du, eta horrek udan jarduera akademikoari eustea ahalbidetu du. Horrela, bada, Deusto Summer School 2020k bi jarduera-mota ditu:
Summer Academy: gaurkotasuneko gai garrantzitsuei buruzko 13 ikastaro, online metodologiara egokituta.
Summer Forum: Goi Mailako Hezkuntza erakundeei zuzendua, gaur egun dauden erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko gune bat eskaintzeko.
Gainera, doako webinarrak eskainiko dira, parte hartzaileari ikastaroetan landutako zenbait gai laburrean ezagutzeko aukera emateko.
Zabalik dago ikastaroetan izena emateko aukera web honetan: deusto.es/deustosummerschool.