Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko ekainak 23Donostiako Campusa

Ipar Amerikako aldizkari garrantzitsu batek Cristina Ortiz-Ceberio (University of Wisconsin, AEB) eta María Pilar Rodriguez (Deustuko Unibertsitatea) irakasleek euskal idazle emakumeen lan berrienen inguruan egin duten ikerlana argitaratu du

Ipar Amerikako aldizkariak (zeina SJR-Scimago Journal and Country Rank, WoS eta SCOPUS den), Cristina Ortiz-Ceberio (University of Wisconsin, AEB) eta María Pilar Rodríguez (Deustuko Unibertsitatea) irakasleek egindako lana argitaratu du, euskal idazle emakumeen lan berrienen inguruan: “Symposium. Special Issue: New Worlds of Fiction: Contemporary Basque Women Writers”. Argitalpen horretarako, irakasleek gaur egungo lau euskal idazle emakumeren lanak hautatu dituzte. Hala, lau artikulutan, Katixa Agirre, Karmele Jaio, Edurne Portela eta Eider Rodriguez idazleen hainbat lan aztertu dituzte. Aldizkariaren ale berezi honetako artikuluen egileak arlo horretako adituak dira: Larraitz Ariznabarreta, Jon Kortazar, Paloma Rodríguez-Miñambres, Annabel Martín eta Mari Jose Olaziregik gai horren inguruko ikerketari beren ekarpenak egin dizkiote.

Lana WOS (Web of Science) eta Scopus datu baseetan jaso da, ikerketan eta ikerketaren zabalkundean garrantzi handienekoetan. Egileek agerian jarri nahi izan dute euskal literaturaren ohiko kanon maskulinoan aldaketa sakona ari dela gertatzen, gaur egungo idazle emakume horiek eta beste batzuk beste modu batera ari direlako hurbiltzen ingurune sozio-politikoari eta afektiboari lotutako gaietara.

Web of Science (WOS) Institute for Scientific Informationeko (ISI) datu baseak kontsultatzeko informazio zientifikorako plataformarik zabalena da, Thomson Reutersek eskaintzen duena (Onex Corporation eta Baring Private Equity Asiak eskuratu zuten urrian). Plataforma honen helburua ez da testua edo laburpenak eskaintzea (nahiz eta horiek ere kontsulta daitezkeen), baizik eta analisirako tresnak eskaintzea, argitalpenen kalitate zientifikoa balioesteko. Hiru datu base hartzen ditu barne, bakoitza arlo batekoa: Science Citation Index Expanded (SCIE), Social Science Citation Index (SCCI) eta Arts&Humanities Citation Index (AHCI). 2015ean, laugarren bat gehitu zitzaien: Emerging Sources Citation Index (ESCI). Scopus erreferentzia bibliografikoen datu baserik zabalena da. Artikuluen laburpenak eta literatura zientifikoko aipuak eskaintzen ditu, berrikusita (peer-review): 21.900 aldizkari (1.800 edonoren eskura), nazioarteko 5.000 editore baino gehiagorenak, eta 55 milioi erregistro (horren barne, patenteak, webguneak eta diziplina guztietako aldizkarien ekoizpen zientifikoaren datuak).

SJRk (Scimago Journal and Country Rank) aldizkarien ranking bat eskaintzen du, ospea indize baten bidez kalkulatuta: argitaratutako dokumentu bakoitzeko aipu haztatuen kopurua argitaratutako dokumentu kopuruarekin alderatuta.