Zuzenbide graduari dagozkion lan-irteerez eta Komunikazio graduko berariazko lan-irteerez gain, bi graduen arteko konbinazioari esker, lan egiteko aukera handitu ahal izango duzu ondorengo eremuetan:
- Komunikabideen aholkularitza juridikoetan.
- Enpresa eta erakundeetako komunikazio sailetan.
- Ikerketako kazetaritzan, oihartzun publikoa duen delitu baten lege ondorioak ulertzeko gai izango zarelarik.
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidean, gero eta profesional gehiago eskatzen dituen Zuzenbidearen alorra.
Titulazio bikoitz hau, gainera, erakunde eta politika mundurako bokazioa sentitzen dutenei ere bideratuta dago. Horri begira, zera planteatzen da, batez ere:
- Lege eta erakunde esparruak ezagutzea.
- Iritzi publikoak eta bere aniztasun ideologikoak nola funtzionatzen duen ulertzea.
- Proiektuak eta mezuak etorri handiz eta bizitasunez komunikatzeko gaitasuna.