Nola daude antolatuta ikasketak?
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien zuzenbidea
Gradu Bikoitz honetan garrantzi handikoa da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidea. Horregatik, ikasketa planari dagokionez, 5. mailako 1. seihilekoan eskainiko zaie denbora IKTen Zuzenbideari buruzko gaiei.
Berrikuntzako eta ekintzaileko titulu propioa (innovandis)
3. mailatik aurrera gradu bikoitzeko ikasketak osatzeko aukera izango duzu titulu propio honi esker, zure jokabide ekintzailea, sormenezkoa eta berritzailea garatzeko gai izango zara eta.
3 hizkuntzatan ikasi ahal izango duzu
Hizkuntzak izango dira zure lanabesa; hori dela eta, aukera izango duzu jakintzagai batzuk ingelesez eta euskaraz ikasteko, horrela, hizkuntza horietan dauzkazun gaitasunen garapena erraztuz.