Deustuk praktikak egiteko aukera ematen dizu, Zuzenbide Fakultatearekin lankidetza hitzarmenak dituzten erakunde publiko eta pribatu ugaritan. Kanpoko praktikak hautazkoak dira eta graduko 3. maila amaitzen duzun udan eta/edo 4. mailako lehenengo seihilekoan egiten dira. Kanpoko praktikak borondatez ere egin daitezke (curriculumaz kanpoko praktikak).