Zure tutorea
Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen irakaslea izan ohi da, egiten ari zaren mailan eskolak ematen dituena.
Tutorearengana joko duzu, azken batean, edonolako arazo edo kezka duzula (ikaskuntzakoa, errendimendu akademikoari eragiten dion arazo pertsonala, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.).
Tutoretza akademikoak
Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.
Irakasle bakoitzak ikasleari arreta emateko duen ordutegiari eta bere bulego zenbakiari buruzko informazioa eskura duzu.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua
Behar duzunean Fakultateko tutoreengana ez ezik, Unibertsitateak zuon eskura jartzen duen Unibertsitateko Orientazio Zerbitzura ere jo ahal izango duzu. Zerbitzu honen helburua da zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dioten erabakiak hartzen laguntzea.
Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu, eta kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.