Informatikako Ingeniaritza da azken 4 urteotan eskaerarik gehien duen lanbidea.
Gradua amaitzean gai izango zara:
- Softwarea diseinatzeko eta garatzeko, aisia, enpresen kudeaketa, edukien banaketa, merkataritza elektroniko, segurtasun eta beste hainbat esparrutan.
- Informazio sistemen aholkularitza teknologiko eta funtzionala egiteko.
- Informazio sistemen eta sareen segurtasun politikak eta teknologiak garatzeko.
- Komunikazio sareak, datu baseak eta sistema informatikoak kudeatzeko.
- Instalazio proiektuak eta informazio sistemak zuzentzeko eta kudeatzeko..
- Teknologia berritzeko planak ikertzeko eta garatzeko.
- Informazioaren teknologiekin zerikusia duten enpresa proiektu berritzaileak martxan jartzeko.
Lan egin ahal izango duzu:
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) sektoreko enpresetan, informazio sistemen analista lanean, aplikazioen garapenean, sistemen eta sareen administrazioan edo proiektuen zuzendaritzan.
- Industria eta zerbitzu enpresetako eta administrazio publikoko informatika sailetan.
- Aholkularitza teknologikoan.
- Informatikako segurtasun eta ikuskaritzan.
- Berrikuntza maila goreneko start-up teknologikoetan.
- Irakaskuntzan eta ikerketan.
"Deusturekin dugun lankidetzaren barruan, urtero kontratatzen dugu ingeniari kopuru esanguratsua eta emaitza ezin da hobea izan. Enpr..."
Guillermo Gil
IKT ezagutzaren klusterreko koordinatzailea. Tecnalia
Enpresa arloan bizi dugun digitalizazio prozesuak ekarri du ingeniaritzak gaur egun eskaerarik handiena duten lanbideko profilak izatea.
Deusturekin dugun lankidetzaren barruan, urtero kontratatzen dugu ingeniari kopuru esanguratsua eta emaitza ezin da hobea izan. Enpresa ehunak eta gizarteak eskatzen duten lehiako eraldaketa prozesuan azpimarratzeko moduko papera jokatzeko behar diren gaitasun eta balioak izaten dituzte tituludunek.
Enpresa arloan bizi dugun digitalizazio prozesuak ekarri du ingeniaritzak gaur egun eskaerarik handiena duten lanbideko profilak izatea
Enpresa arloan bizi dugun digitalizazio prozesuak ekarri du ingeniaritzak gaur egun eskaerarik handiena duten lanbideko profilak izatea.
Deusturekin dugun lankidetzaren barruan, urtero kontratatzen dugu ingeniari kopuru esanguratsua eta emaitza ezin da hobea izan. Enpresa ehunak eta gizarteak eskatzen duten lehiako eraldaketa prozesuan azpimarratzeko moduko papera jokatzeko behar diren gaitasun eta balioak izaten dituzte tituludunek.
Guillermo Gil, IKT ezagutzaren klusterreko koordinatzailea. Tecnalia