Atzerriko herrialde batean bizitzeko eta heziketa jasotzeko esperientziak, herrialde horretako ohiturak ikasteko ez ezik, beste hauetarako aukera ere ematen du:
- Beste kultura batzuetara burua zabaltzeko
- Gizarte trebetasunak sendotzeko
- Hizkuntza gaitasunak garatzeko
- Malgua izateko eta egoera berrietara egokitzeko
Une honetan, Ingeniaritza Fakultateak hitzarmenak sinatuta ditu atzerriko 40 unibertsitate baino gehiagorekin, ikasleek laugarren mailako lehenengo seihilekoa bertan ikasi eta beste kultura batzuekin harremana izan dezaten.