Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Industria Digitala - duala

Egibide-Deusto egoitza Gasteizen

Fabrika digital adimenduna 4.0 industrian prestatzeko

Gradu hau ikasten duten ikasleek aukera izango dute fabrika digital adimendun baten simulazioko espazio batean prestatzeko. Deustu da, gaur egun, estatu mailan prestakuntzari eskainitako industria digitaleko fabrika bat duen lehenengo ikastetxea. SIF400 izena duen hezkuntzako soluzio hau moduluetan dago antolatuta eta era askotako produktuak sortu daitezke. Lantegian, industria prozesu osoaren faseak simulatuko dira: ekoizpena, osagaien manipulazioa, logistika, kontrola, etab. Horretarako, sentsoreak, mikrotxipak, etiketa adimendunak, gauzen Internet, datuak, etab. erabiliko dira. Industria eta informatika uztartuz, makinen arteko harreman horri esker, sail laburrak eraginkortasunez ekoiztu ahal izango dira, baita produktu pertsonalizatuak ere, masako industrian egindakoen antzeko kostuarekin.

Ekoizpen arloko aldaketa teknologiko horrek aldaketa dakar lan egiteko eran. 4.0 industria berrian nahitaezkoa izango da taldean lan egiten jakitea. Industria, elektronika, informatika eta automatika ingeniaritzetako profesionalek elkarrekin lan egin beharko dute. SIF400 soluzioari esker, gradu honetako hainbat promoziotako ingeniariek 4.0 industrian arrakastatsu murgiltzeko behar diren gaitasunak garatu ahal izango dituzte.

DeustoEgibide_labs  