Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Euskal Hizkuntza eta Kultura

Zertan datza gradua?

Aurkezpena

Mende erdi euskal ikaskuntzak sustatzen

Gotzon Garatek eta Patxi Altunak, 1976an, Euskal Filologia lizentziatura diseinatu eta ezarri zutenetik, ikasketa planak aldaketak eta hobekuntzak egin ditu eta gaur egun Euskal Hizkuntza eta Kultura Gradua dugu. Hainbat esparrutako prestakuntza jasoko duzu: hizkuntzaren gramatika, literaturan eta euskal kultura, soziolinguistika, irakaskuntza, itzulpengintza eta testuen ekoizpena eta euskararen normalizazioa. 

Gainera, gradua amaitzean euskal hizkuntzan eta kulturan aditua izateaz gain, graduaren helburuen artean dago egokitasunez komunikatzea beste hizkuntza batzuetan ere, esaterako, gaztelaniaz eta ingelesez. Nazioarteko hirugarren hizkuntza bat ere ikasiko duzu, zeuk aukera dezakezu zein, frantsesa, alemana, txinera edo arabiera. 

Prestakuntza berritzailea

Irakaskuntza presentziala izango duzu, goizez. Paper aktiboa izango duzu gelan eta gelatik kanpo, eta tutore baten laguntza izango duzu uneoro. Horretarako, hainbat jarduera izango dituzu:

  • Irakasleen, sektoreko profesionalen edota ikasleen aurkezpenak ikasgelan.
  • Mintegietan parte hartzea.
  • Eztabaidak.
  • Azterketa kritikoak: hausnarketa eta eztabaidak taldean.
  • Azterketak egitea.
  • Bakarkako eta taldeko lanak eta txostenak egitea.
  • Kasu praktikoen analisiak eta eztabaidak.
     
Euskal Hizkuntza eta Kulturako gaitasunak