Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + International Management Skills

Lan-irteerak

Non lan egin ahal izango duzu?

Proiekzio handiko lanbide ibilbidea

EAZko gradua eskari handieneko karreretako bat da eta gradudunek lan aukera ugari edukitzen dituzte.

Deusto Business Schoolen laneratze tasa % 96koa* da. EAZko gradudunak profesional moldaerrazak dira, erakundeen barruan egiteko askotara egokitzeko gai baitira.
* Alumni DBAko datuak: 2018ko promozioaren lan egoera.

International Management Skills programari esker, osagarri paregabea eskuratuko duzu enpresetan eta erakundeetan nazioarteko egitekoei lotutako lanpostuetara iristeko. Programak lagunduko dizu:

  • Zuzendariek nazio eta kultura askotako ingurunean lan egiteko behar dituzten gaitasunak garatzen: irakasgaiak ingelesez egitea, bigarren atzerri hizkuntza bat ikastea eta zuzendaritzako trebetasunak garatzea –esate baterako, lidergoa, talde lana edo askotariko kulturen aurrean sentibera izatea– gakoak dira gaur egungo zuzendarientzat.    
  • Enpresa munduan, egokitzeko gaitasunaren, kultur desberdintasunak ulertzearen, eta kultura eta pentsamolde desberdinetako eragileekin (bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak, gobernuak, etab.) elkarlanean aritzearen eta negoziatzearen garrantzia ulertzen.Gainera, International Management Skills programa Deusto Business Schooleko EAZ graduarekin batera egiten da eta toki paregabean jarriko zaitu askotariko lan irteeretara iristeko, mundu osoko enpresa eta erakundeetan.

EAZ graduaren jarduera arloak:

  • Kontu ikuskaritza
  • Aholkularitza (estrategikoa, aldaketaren kudeaketakoa, sistemena…)
  • Finantzak: administrazio eta kontabilitateko zuzendariak, kudeaketaren kontrola, gordailu kudeatzaileak, ekonomia eta finantzetako zuzendariak, etab.
  • Marketina, trade marketina eta salmentak: key account managerra, saltokiko kudeatzaileak, salmenten eskualdeko buruak, marketineko zuzendariak, merkataritzako zuzendariak, komunikazio zuzendariak…
  • Nazioartekoa: esportazio buruak, nazioarteko zabalkundeko zuzendariak, nazioarteko arloko zuzendariak…
  • Banku eta finantza zerbitzuak: merkataritza exekutiboak, bulegoetako zuzendariak, merkataritzako zuzendariak, arriskuen analistak, ikerketa zerbitzuen buruak, balioen sozietateetako analistak, inbertsioko bankuak, ondare, zorro eta funtsen kudeatzaileak…
  • Nork bere enpresa sortzea
  • Beste zenbait arlo: logistikako eta erosketetako sailak, eragiketen kudeaketa, zerga sailak, giza baliabideak, kalitatea, berrikuntza, erakundeen aurrerabidea, enpresen gizarte erantzukizuna, azterketa sailak… 