Deusto Business Schoolen zure ezaugarri eta nahietara ongien egokitzen den hizkuntza ibilbidea hauta dezakezu.
Ingelesa
EAZko gradu elebiduna (ingelesa/gaztelania) aukeran: ECTS kredituen % 60 arte ingelesez egin ahal izango dituzu.
Kredituen % 40 gutxienez ingelesez eginez gero, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretan izan duzun ibilbidearen ziurtagiri bat emango dizu.
Euskara
EAZko gradu elebiduna (euskara/gaztelania) aukeran: Gutxienez ikasketa planeko kredituen % 40 euskaraz eginez gero eta C1 maila duzula egiaztatuta baduzu, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretan egin duzun ibilbidearen ziurtagiria emango dizu.
Gradua hiru hizkuntzatan (ingelesa/euskara/gaztelania)
EAZko gradu hiru hizkuntzatan, aukeran.
Hiru hizkuntza aukeratzeko bi modu daude:
- Ingelesa (+ % 40) / Euskara (+ % 25) / Gaztelania: Gutxienez ikasketa planeko kredituen % 40 ingelesez eginez gero eta kredituen % 25 euskaraz eginez gero, euskaraz C1 maila duzula egiaztatuta baduzu, Deustuko Unibertsitateak bi hizkuntzetan egin duzun ibilbidearen ziurtagiria emango dizu.
- Euskara (+ % 40) / Ingelesa (+ % 25) / Gaztelania: Gutxienez ikasketa planeko kredituen % 40 euskaraz eginez gero eta kredituen % 25 ingelesez eginez gero, euskaraz C1 maila duzula egiaztatuta baduzu, Deustuko Unibertsitateak bi hizkuntzetan egin duzun ibilbidearen ziurtagiria emango dizu.
Urte bakoitzean aukeratuko da irakasgaiak euskaraz eta/edo ingelesez egin ala ez. Urtero, hizkuntza lerro jakin bat (euskara edo ingelesa) hautatzen duten ikasleek maila horretan hizkuntza horretan eskaintzen diren irakasgai guztietan egin beharko dute matrikula.
Sartzeko baldintzak:
EAZko graduko ingeles eskakizunak (nahitaezkoak):
- 1. mailan sartzeko: B2 maila edo balikidea 1.mailan sartzeko. Ingeleseko proba egin beharko duzu onarpen probaren egunean bertan ere.
- Ikasketak amaitu aurretik: Ikasketak amaitu aurretik, C1 maila eskatuko da. Maila hori egiaztatzen duten agiriak ekarri beharko dira edo Deustuko Unibertsitateko barne probak gainditu.