Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + International Management Skills

EAZ + International Management Skills

International Management Skills

Mundu globalerako osagarria

International Management Skills Deustuko Unibertsitateak EAZko graduarekin batera Donostiako campusean eskaintzen duen titulu propio bat da. Graduko prestakuntzari enpresak eta erakundeak ingurune globalean eta kultura askotakoan kudeatzeko behar diren zuzendaritzako trebetasunak garatzeko sakontzea eransten dio.

Zertan datza?

Titulu propio honek 45 ECTS ditu, lau urtetan banatuta, EAZko graduko ikasketen osagarri (1. mailatik 4.era). Irakasgai guztiak ingelesez eskaintzen dira eta lau modulutan egituratuta dago:

Zuzendaritzako trebetasunak nazioarteko inguruneetarako

Communication skills, Negotiation skills, International team working, In-company visits programme…

Komunikazioko trebetasunak, egoera konplexuetan eta kultur aniztasunean negoziatzeko teknikak, eta kultura askotako inguruneetan taldean lan egiteko eta lidergoko gaitasunak landuko dira.

Negozioetarako bigarren atzerri hizkuntza

Alemana, frantsesa eta txinera, aukeran

Modulu honetan, negozioetarako bigarren hizkuntza landuko da, hizkuntzak funtsezko tresnak baitira herrialde eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioan.

Kultur aniztasuna

Cross-cultural communication, Global business context, Intercultural immersion programme…

Nazioarteko negozio ingurunean dagoen kultur aniztasuna ulertzeko. 2. mailan, 2 asteko nazioarteko egonaldi bat egiten da, gureaz bestelako kultur eta negozio ingurune batean.

Nazioarteko praktika

Professional internship

Ikasleak enpresako praktika bat egin behar du edo atzerrian edo bertako enpresa batean, baina beste herrialdeekin harreman askoko arlo edo sail batean, nagusiki, atzerri hizkuntza batean.

Prestakuntza praktikoa

Ekintza helburu, jasoko duzun prestakuntza oso praktikoa izango da. Lehenengo mailatik, programan mintegiak, lantegiak edo workshopak izango dituzu, jakite teorikoak praktikara eramateko edo kasu errealen inguruan eztabaidatzeko. Programan atzerriko unibertsitateetako irakasle bisitariek eta enpresetako zuzendariek ere hartzen dute parte. Gainera, enpresetara bisitak antolatzen dira, nazioarteko merkatuetan izan duten esperientzia ezagutzeko.

Alumnos en una visita de empresa

Gaitasunak

EAZko Graduan garatuko dituzun gaitasunez gainera, titulu propioak ikasleen lanbide garapenerako funtsezkoak diren beste alderdi batzuk azpimarratzen ditu:

Gaitasun orokorrak

  • Ingurura egokitzea
  • Talde lana
  • Negoziatzeko gaitasuna
  • Arazoen ebazpena

Berariazko gaitasunak

  • Hizkuntzak menderatzea nazioarteko negozio inguruneetan
  • Nazioarteko ingurunean lan egiteko gaitasuna
  • Kultura askotako lan taldeak gidatzea eta kudeatzea
  • Gaur egungo gertakari politiko, ekonomiko eta sozialak nazioarteko negozioen ikuspegitik interpretatzea