Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 17Bilboko Campusa

Igone Porto Gomez eta Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia irakasleek "Lidiar con la diabetes: cuando los pacientes se convierten en inventores y fabricantes" argitaratu dute The Conversation-en

Igone Porto Gomez eta Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia irakasle eta ikertzaileek “Lidiar con la diabetes: cuando los pacientes se convierten en inventores y fabricantes” argitaratu dute The Conversation-en. Honela hasten da testua: “Duela 12 urte, Igone Porto (artikulu honen egilekidea), sufritzen zuen diabetes mellitusagatik, hipogluzemia, hau da, glukosa maila baxua ez sentitzen hasi zen. Izan ere, hitzaldi bat ematen egon zitekeen, glukosa maila 30etik behera zegoela sentitu gabe. Baina, une batean, burua kolapsatu eta bat-batean erori egiten zen eta entzuleak harri eta zur geratzen ziren. Odoleko balioak egiaztatzeko, egunean hamar ziztada behar izaten zituen. Eta hala ere, ezin zuen glukosa mailaren kontrol optimoa mantendu. Ondorioz, gutxieneko mailatik behera egoteko joera izaten zuen egunaren erdian, horrek zekarkion hipogluzemiak jasateko arriskuarekin. Sekulako makurra, azken batean, diabetesa eraginkortasunez kontrolatzeko zailtasunak etengabe jartzen baitzion bizitza arriskuan”. Jarraitu artikulua irakurtzen hemen.


Deustuk bat egin du The Conversation Españarekin, eta, horri esker, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude plataforma horretan, unibertsitateetatik sortzen den ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok egin dute bat dagoeneko elkarte horrekin. Erakunde horren datu basean 2.500 unibertsitate eta nazioarteko ikerketa zentrotako 55.000 egileren datuak daude.


The Conversation-ek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artean. Misio horretan, behar beharrezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.