Deustuko Unibertsitatearen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.
Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:
- Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitateko Barne Bermeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
- Informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea, Fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.
- Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
- Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo araudien betekizunetara bideratzea eta egokitzea.
Ikus Deustuko Unibertsitateko kalitate-politika