Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gestión de calidad de Nuevos Estudiantes

Kalitate-politika

Deustuko Unibertsitatearen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:

  • Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitateko Barne Bermeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
  • Informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea, Fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
  • Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo araudien betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

Ikus Deustuko Unibertsitateko kalitate-politika

 

Kalitateko eskuliburua

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren emaitzak

Interes-taldeen gogobetetasuna

Kalitate Unitatea