Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 29Bilboko Campusa

Gema Tomasek "El Derecho no es neutro, ni puede serlo" artikulua argitaratu du Legal Today aldizkarian

Gema Tomas Zuzenbide Fakultateko dekanoak Legal Today aldizkarian argitaratu du "El Derecho no es neutro, ni puede serlo" artikulua.

Thomson Reutersen ekimena da, eta profil juridikoa duten emakumeei (abokatuak, magistratuak, epaileak, fiskalak), kazetaritzakoei eta para-juridikoei hitza emateko sortu da, sektore horretan genero-berdintasunaren alde lege-munduan duten eginkizuna indartzeko.

Esteka honetan irakur dezakezu artikulua.

Mujeres por Derecho

Azken hamarkadetan jauzi kualitatibo bat izan da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aitorpenean, bai eremu pertsonalean, bai profesionalean. Hala ere, oraindik ere badira lanbide juridikoari ere eragiten dioten arrakala asko, nahiz eta esparru arauemailea oro har eta, bereziki, berdintasunari eragiten diona betetzen dela zaintzeko eginkizuna duen.

Mujeres por Derecho ekimenak batez ere, jarraipena eta zerbitzua emateko asmoa du, eta sektoreko profesionalen topagune izatea du helburu. Horretarako, Thomson Reutersek bere komunikazio-kanal guztiak (LegalToday, Thomsonreuters.es, Actualidad Jurídica Aranzadi, RRSS) jarri ditu zure esku, eta eztabaida-foroak sustatuko ditu.

Ekintza horien bidez eta ikuspegi eraikitzailearekin, adituek emakumeek mundu juridikoan betetzen duten rolaren pultsua hartzen dute.